0

PISTOA

Posted by udaleuskaltegia on 2018/02/22 in Sailkatugabeak |

Osagaiak (4 lagunentzat)

2 kalabazin txiki

1 tipula

gatza

25ml ardo zuri

1 tomate

1 baratxuri ale

3 koilarakada olio

1 piper berde

1 piper gorri

3 arrautza

 

Nola egin?

Hasteko, zuritu tipula eta baratxuria. Jarraian, garbitu kalabazinak, tomatea, piper berdea eta piper gorria.

Barazkiak garbitu ondoren, txikitu tipula, piper berdea, piper gorria eta baratxuria.

Ipini zartagin batean olioa ondo berotzen. Gehitu tipula, piper berdea, baratxuria eta piper gorria eta ondo frijitu.

Txikitu kalabazina eta tomatea eta gehitu. Gero, bota gatza, ardo zuria eta irina eta utzi berotzen egin arte.

Bukatzeko, bota arrautzak eta ondo nahasi.

On egin!

Idalia

0

ILARRAK URDAIAZPIKOAREKIN

Posted by udaleuskaltegia on 2018/02/22 in Sailkatugabeak |

OSAGAIAK:

(4 lagunentzat)

1kg Ilar

2 tipula

150gr urdaiazpiko zati

4 baratxuri ale

2 koilarakada olio

50ml ardo zuri

 

NOLA PRESTATU:

Hazteko, zuritu bi baratxuri ale.

Txikitu baratxuriak eta tipulak.

Berotu olioa eta ondoren, gorritu baratxuriak eta tipulak pixka bat.

Jarraian, gehitu urdaiazpikoa eta ilarrak.

Gero, bota gatza eta ardo zuria.

Bukatzeko, utzi berotzen 10 minutuz, egin arte.

ON EGIN!!

Aldara eta Lesly

0

Makarroiak tomatearekin

Posted by udaleuskaltegia on 2018/02/22 in Sailkatugabeak |

Osagaiak (4 lagunentzat)

Ura

Gatza

1 Tipula

Oliba olioa

2 Tomate

200g makarroi

 

Hasteko, berotu ura. Bota gatza eta makarroiak. Egosi makarroiak eta gero egin saltsa: zuritu tomatea eta tipula. Berotu oliba olioa eta gorritu tomatea eta tipula. Bukatzeko, nahasi makarroiak eta saltsa.

Eta on egin!

Ixabel

 

0

Errezetak lantzen A1 mailako ikasleekin

Posted by udaleuskaltegia on 2018/02/22 in Sailkatugabeak |

Aste honetan, errezetak nola idatzi eta kontatu ikasi dugu: zein izen eman gure errezetari, zenbat lagunentzat prestatuko dugun, osagaiak eta, bukatzeko, prestatzeko prozesua.

Jarraian argitaratuko ditugu errezeta horiek guztiak.

On egin!

0

Abaliñe baserrira bisita mintzalagunekin

Posted by udaleuskaltegia on 2017/07/05 in Sailkatugabeak |

Ekainaren 29an, San Pedro egunean, Lazkaomendiko Abaliñe baserrira joan ginen Beasaingo Udal Euskaltegiko mintzalagun taldekideok. Bertan, inguruko paisaiaz gozatzeaz gain, Lazkao Txiki bertsolariaren jaiotetxea bisitatu, bere oroimen, liburu, koadro, argazki eta hainbat objektu berezi ikusteko aukera izan genuen, bere ilobek emandako azalpenak entzuteaz gain.

Bukatzeko merienda goxoa ere egin genuen baserriko txokoan eta Lazkao Txikiren bertso batzuk irakurri eta kantatu ere egin genituen. Amaiera ezin hobea 2016-2017 ikasturterako!!!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

0

Uda ikastaroa: izena emateko epea zabalik

Posted by udaleuskaltegia on 2017/06/14 in Sailkatugabeak |

Zabalik dago dagoeneko 2017ko uda ikastaroetan izena emateko epea. Ekainaren 7tik 20ra egongo da zabalik. Bi ikastaro izango dira, bata ekainaren 26tik uztailaren 21era eta bestea irailaren 4tik 29ra. Ikastaro trinkoak izango dira biak.

0

Euskara bidegurutzetik aurrera Oronako Gallery eraikinean

Posted by udaleuskaltegia on 2017/05/18 in Sailkatugabeak |

Gaur Udal Euskaltegiok parte hartu dugu Gipuzkoako Foru Aldundiak Oronako Gallery eraikinean antolatutako “Euskara bidegurutzetik aurrera” izeneko ekitaldian. Bertan, Gipuzkoako Diputatu Nagusi Markel Olanok eta Euskara Zuzendari Mikel Irizarrek adierazi dutenez, euskararen biziberritze prozesua bidegurutze batean dago eta erantzun bateratua emateko estrategia eraikitzen ari da Gipuzkoako Foru Aldundia euskararen gizarte erakundeekin, Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiaren ekimenez.

 

0

Zeu ere irakurle kanpainan parte hartuko du Udal Euskaltegiak

Posted by udaleuskaltegia on 2017/05/17 in Sailkatugabeak |

“Zeu ere irakurle” kanpainan parte hartuko du Beasaingo Udal Euskaltegiak eta kanpainaren barruan, hauxe da Beasaingo Udal Euskaltegiak jaso duen liburua, alegia, Irati Elorrietaren Burbuilak izenekoa.

0

Emakumearen Nazioarteko Eguna Beasaingo Udal Euskaltegian: Landa guneko emakumeak

Posted by udaleuskaltegia on 2017/03/08 in Sailkatugabeak |

Gaur, martxoak 8, Emakumearen Naizoarteko Eguna izanda, eta Beasaingo Udal Euskaltegiak 2012. urtetik urtero antolatzen duen M-Lehiaketaren harira, “Landa guneko emakumeak” izeneko mahai-inguru bat antolatu du, eta, bertan, Eli Arrillaga, Martina Urbistondo eta Mariaje Insausti izan ditugu gurekin.

Oso interesgarria izan da hiru emakumeek kontatu digutena: beren egunerokotasunaren berri eman digute, beren zailtasunez, frustrazioez eta ilusioez hitz egin digute eta, batez ere, gustuko lana eta bizimodua dutela adierazi digute. Horrela ez balitz, ezinezkoa litzatekeela beraientzat aurrera egitea. Gazteak ere animatu nahi izan dituzte eta benetan gustuko duten horretan jarraitzeko aholkatu.

Ondoren, M-Lehiaketako irabazleei (Mikel Ruiz Novo eta Eba Mujika Mendiondori) saria eman die Irma Arnaizek, udaleko berdintasuneko zinegotzia eta Udal Euskaltegiko zinegotzi arduradunak, eta, ekitaldiari amaiera emateko, bertaratu direnen artean baserriko produktuez osatutako saski bat zozketatu da eta Txindoki Institutuko Paula Davila ikaslea suertatu da irabazle. Zorionak denei eta eskerrik asko parte hartzeagatik.

Ekitaldi hau prestatzen Berdintasun saila eta Komunikazio saila izan ditugu laguntzaile. Eskerrik akso guztiei.

                                    

           

 

0

M-Lehiaketa 2017: bosgarren galdera

Posted by udaleuskaltegia on 2017/03/03 in Sailkatugabeak |

Hona hemen M-Lehiaketa 2017ko bosgarren emakumea asmatzeko hiru pistak:

  1. Eztigilea dugu emakume hauxe.
  2. Eusko Label markadun eztia saltzen du.
  3. Segurarra da.

NOR DA?

Copyright © 2012-2020 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.