0

Letratan blai… eta saridunak…

Posted by udaleuskaltegia on 2013/03/07 in Sailkatugabeak |

      Antxine_bost

 

Antxine_bi

 

   Gaur, Emakumearen Egunaren bezperan, Antxine Mendizabal idazle zumarragarra izan dugu Beasaingo Udal Euskaltegian. Bere idazle izaeraz hitz egin digu, bere idazte prozesuaz, dituen idazle kuttunez, zerk bultzatzen duen idaztera etab. eta berak idatzitako hainbat libururen berri ere eman digu. Ikasleek eta kanpotik etorritakoek gustura entzun diote eta hainbat galdera egin ere bai. Oso gertukoa egin zaigu denoi bere solasa eta bene-benetan eskertzen diogu gure gonbitari erantzun izana.

   Hitzaldiaren bukaeran,  Letratan blai… lehiaketako partaideen artean, saridunak aukeratu dira eta hauexek izan dira:

   Udal Euskaltegiko ikaslea: Renzo Cardeña

   Herritarra: Mikel Olano

   Saridunei eta gainontzeko guztiei gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu benetan gogoz aritu baitira. Denon artean, emakumeak gure gizartean egindako ekarpenaren berri izan dugu eta asko ikasteko balio izan digu.

   Berriro ere, datorren urtean elkartuko gara!

 

Lehiaketako erantzunak hauexek izan dira:

  •    Lehenengo galderaren erantzuna: Tere Irastortza
  •    Bigarren galderaren erantzuna: Uxue Alberdi
  •    Hirugarren galderaren erantzuna: Bixenta Mogel
  •    Laugarren galderaren erantzuna: Jasone Osoro
  •    Bosgarren galderaren erantzuna: Arantxa Urretabizkaia
  •    Seigarren eta azken galderaren erantzuna: Tene Mujika (Robustiana Mujika) 

 

Irudia0144

 

Letratan blai_Renzo

 

Letratan blai_Renzo_bi

Etiketak: , ,

0

Letratan blai… Seigarren galdera.

Posted by udaleuskaltegia on 2013/03/06 in Sailkatugabeak |

Hona hemen gure lehiaketako emakume ezkutua asmatzeko hiru pistak:

1. Ohorezko euskaltzain izatera iritsi zen gure idazlea jaio zen urte berean ere jaio ziren Nikolas Ormaetxea (Orixe), Moulier Jues (Oxobi) eta Julene Azpeitia (Arritokieta). Olerkigintzan eta antzerkigintzan aritzeaz gain, hainbat aldizkaritan ere idatzi zuen.

2. Familia onekoa zen, Debako Kale Nagusian kokatutako janari denda handienaren jabeak baitziren bere gurasoak.

3. Bere amak, Itziarko Ama Birjinari egindako promesa dela eta, jaio zen eguneko santuaren izena jarri zioten eta…: S. Robustiano egunean jaio zen!!!

NOR DA?

Etiketak: , ,

0

Antxine Mendizabal Udal Euskaltegian

Posted by udaleuskaltegia on 2013/03/05 in Sailkatugabeak |

Martxoaren 7an (Emakumearen Egunaren bezperan), Letratan blai… izeneko lehiaketako sari-ematea izango da Udal Euskaltegian, goizeko 09:30ean. Horretarako, Antxine Mendizabal idazle zumarragarra izango dugu gurekin, eta, hitzaldi interesgarri bat eskainiko digu, sari-ematearen ondoren. Etorri nahi?

 

Etiketak: , ,

0

Letratan blai… Bosgarren galdera.

Posted by udaleuskaltegia on 2013/03/05 in Sailkatugabeak |

 Hona hemen gure lehiaketako bosgarren emakume ezkutua asmatzeko hiru pistak:

1. Donostiako Loiola auzoko Txomin Enean jaio zen arren, hiru urte zituelarik, Egia auzora aldatu zen familiarekin.

 2. Hamahiru urte zituela idazkari ofizioa ikasten hasi eta, hamaseirekin, bulego batean lanean ari zela, erizaintza ikasketak egin zituen. Ondoren, eta beti ere lanean zebilela, Historian lizentziatu zen.

 3. Dudarik gabe, arrakastarik handiena 1979an lortu zuen Zergatik Panpox? lanarekin. Bost urte lehenago utzi egin zuen senarrak protagonista. Beronek, Panpox esaten dion haurra du. Obran emakume horren bizimoduko egun bat kontatzen da, neskaren gogo eta burutazioak agerraraziz, barne-bakarrizketa luze batean.

                            

                                       NOR DA?

Etiketak: , ,

0

Letratan blai… Laugarren galdera.

Posted by udaleuskaltegia on 2013/02/27 in Sailkatugabeak |

 Hona hemen gure lehiaketako laugarren emakume ezkutua asmatzeko hiru pistak:

  1. Igartza Bekarako akzesit bat lortuta, Korapiloak narrazio laburren eta poesien liburua argitaratu ahal izan zuen eta lan horrek Zilarrezko Euskadi Sariarekin saritua izatea ekarri zion.

 

  1. 2001ean eman zituen lehen urratsak gazte literaturan Jara nerabearen abenturei buruzko liburuarekin.

 

  1. Bere azken lanak bi sari lortu ditu: Juul saria (Nafarroako ikastoletako haurrek, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Iparraldeko beste hainbat ikastolakoetakoekin batera, urteko euskal liburu hoberenak aukeratu dituzte eta Juul saria jasotzen dute horiek) eta Liburu Gaztea (Galtzagorri Elkartearen ekimenez, Gipuzkoako DBHko gazteek emandakoa).

                            

                                       NOR DA?

Etiketak: , ,

0

Letratan blai… Hirugarren galdera.

Posted by udaleuskaltegia on 2013/02/27 in Sailkatugabeak |

Gure lehiaketako hirugarren emakume ezkutua asmatzeko hiru pistak:

 

1. Oso gaztea zela, umezurtz geratu eta Markinan bizi zen osabarekin bizitzera joan zen. Osabak euskaraz, gazteleraz eta latinez irakurtzen eta idazten irakatsi zion.

 

2. Euskarazko lehen fabula liburua idatzi zuen. Idazkera garbia, kultua baina ulerterraza zuen, ume eta baserritarrentzat idazten zuen eta.

 

3. Bizi izan zen garaian (XVIII-XIX. mendeetan), ez zegoen ondo ikusia emakumeek idaztea eta zenbait kasutan gizonen izengoitia erabiltzen zuten.

                            

                                       NOR DA?

Etiketak: , ,

0

Letratan blai… Bigarren galdera.

Posted by udaleuskaltegia on 2013/02/27 in Sailkatugabeak |

Hona hemen gure lehiaketako bigarren emakume ezkutua asmatzeko hiru pistak:

1. Barren astekarian egin du lan eta Euskadi Irratiko Arratsaldekoa saioko literatur sailean kolaboratzaile eta Deja vu saioan tertuliakide izan da.

2. Elurraren hotzaren eta zuriaren azpian dagoena azaleratu du 17 ipuinetan.

3. Aulkiak gustuko ditu, elurretan izanda ere.

NOR DA?

Etiketak: , ,

0

Letratan blai… Lehenengo galdera.

Posted by udaleuskaltegia on 2013/02/26 in Sailkatugabeak |

Hona hemen gure lehiaketaren lehenengo emakume ezkutua asmatzeko hiru pistak:

1. Goierrikoa izanik, 1983 eta 1996 bitartean, Bergarako UNEDeko Euskara sailean lan egin zuen.

2. Marià Manent, Edmond Jabès eta Marina Tsvietaieva-ren poema liburuak itzuli ditu.

3. 1980. urtean, Gabeziak izeneko lanarekin Kritika Saria irabazi zuen, eta horrek polemika garratza eragin zuen.

NOR DA?

Etiketak: , ,

1

Letratan blai…

Posted by udaleuskaltegia on 2013/02/25 in Sailkatugabeak |

Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da urtero mundu osoan.

Udal Euskaltegiak bere ekarpen xumea egin nahian, iaz Zientziatik zientzi@ra? izeneko lehiaketa antolatu zuen, et,a hasitako bideari nolabaiteko jarraipena eman nahian, aurten, Literaturaren munduan murgilduko gara emakume euskaldunen eskutik, eta otsailaren 25etik martxoaren 6a bitartean, hainbat galdera plazaratuko ditugu eta zuen parte hartzea eskatuko.

Era horretan, emakumeen ekarpena eta ahalegina ikusaraztea lortuko dugu denon artean.

Lehiaketan, udal euskaltegiko ikasle eta mintzalagunez gain, herritar guztiek ere parte hartu ahal izango dute.

Otsailaren 26an hasi eta martxoaren 6a bitartean, egunero argitaratuko da galdera bat, eta, galdera asmatzen lagunduko diguten 3 pista. Udal Euskaltegiko ohar tauletan, blogean (http://beasaingoudaleusk.blogariak.net) eta twitterren (http://twitter.com/BeasaingoUE) argitaratzeaz gain, Beasaingo udaleko web orrian argitaratuko dira galdera guztiak.

Erantzunak Udal Euskaltegian eskura jarriko diren paperetan, e-postaz (euskaltegia@beasain.net), blogaren eta twitterren bidez eman ahal izango dira.

Martxoaren 6an, asmatutako erantzun guztien artean, zozketa egingo da, eta, hurrengo egunean, Martxoaren 7an (Emakumearen Egunaren bezperan), sariak emango dira. Bi sari izango dira: bata udal euskaltegiko ikasle batentzat izango da eta herritar soil batentzat, bestea.

Zuen parte hartzea izango dugulakoan…

Emakumearen eguna

Etiketak: , ,

0

Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskarako Zuzendaritzak euskara ikasteko emango duen diru laguntza aurkezteko prentsaurrekoa.

Posted by udaleuskaltegia on 2013/02/22 in Sailkatugabeak |

Diru laguntzen berri atzo eman zuen Zigor Etxeburua Euskarako foru zuzendariak prentsaurrekoan. “Aldundiak herritarrei euskara ikastea lagundu nahi die eta horretarako erraztasunak eskaini nahi ditu”.

Prentsaurrekoan Udal Euskaltegi, AEK, Maizpide, eta Batuz sareko Altza, Herri Jakintza, Hitzez, Ilazki, Legazpi 6, Urrats eta Urumea euskaltegietako ordezkariek parte hartu zuten. http://www.gipuzkoaeuskara.net/

http://www.gipuzkoa.tv/play.php?vid=2738

Copyright © 2012-2013 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.2, from BuyNowShop.com.