Honi buruz

0

Beasaingo Udal Euskaltegia 1987ko irailean sortu zen. Aurten, Beasaingo Udal Euskaltegiak 25 urte beteko ditu (1987-2012). Hori dela eta, urtean zehar hainbat ekitaldiz osatutako programazio zabala prestatu dugu eta horren berri emango dizuegu. Programazio horren bidez, urteurrena ospatzeaz gain, Beasaingo herriarekin batera egindako ibilbidea gogoratu eta partekatzea dugu helburu, betiere, euskara gure arteko lokailua izan dela, eta hemendik aurrera ere izango dela ahaztu gabe.

Beasaingo Udal Euskaltegiaren egitekoa helduei euskara irakastea, esparru desberdinetan erabilera landu eta bultzatzea, eta, horretarako, herritarrei behar duten informazioa eta giza baliabideak zein bestelako baliabideak eskaintzea da.

Udal Euskaltegiak eskaintzen dituen zerbitzuak honako hauek dira:

  • Euskara ikastaroak: aurrez aurrekoak eta auto-ikaskuntzakoak:

Euskalduntze ikastaroak, alfabetatze ikastaroak, xede berezietakoak, EGA, HABE eta Hizkuntza Eskakizunetako azterketak prestatzeko ikastaroak.

  • Tutoretza zerbitzua ikasle guztientzat.
  • Informazio eta aholkularitza zerbitzua.
  • Herritarren euskara mailaren neurketa eta berri ematea.
  • Mintzalagun zerbitzua

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Copyright © 2012-2017 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.