0

Zientziatik zientzi@ra? Baditugu dagoeneko irabazleak!!!

Posted by udaleuskaltegia on 2012/03/08 in Zientziatik zientzi@ra? |

Zientziatik zientzi@ra? lehiaketa amaituta, atzo egindako zozketan, Beatriz Sanchez (Udal Euskaltegiko ikaslea) eta Lourdes Martin (Euskaltegitik kanpoko parte hartzailea) suertatu dira irabazle. ZORIONAK!!! biei. Gaur, Martxoak 8, goizeko 11:00etan sari ematea izango da Udal Euskaltegian. Hori aprobetxatuz, tarte atsegin bat hartuko dugu irabazle eta parte hartzaileekin egoteko, eta, aldi berean, Emakumearen Eguna ospatzeko. Gure artean, Parte hartzea, […]

0

Zientziatik zientzi@ra? Azken galdera

Posted by udaleuskaltegia on 2012/03/05 in Zientziatik zientzi@ra? |

 Hona hemen gaurko pertsonaia asmatzeko hiru pistak: 1929. urtera arte, legamiari alergia zion arren, okindegi batean lan egin zuen bere ikasketak ordaintzeko. Bigarren mundu gerran, bere etxeko logelan laborategi genetiko bat egin zuen, eta, bertan, oilasko enbrioien nerbio zuntzak aztertzen zituen.  Fisiologia edo Medikuntza Nobel saria jaso zuen 1986. urtean. 10 emakumek bakarrik lortu dute […]

0

Zientziatik zientzi@ra?: 5.galdera

Posted by udaleuskaltegia on 2012/03/05 in Zientziatik zientzi@ra? |

Hona hemen gaurko pertsonaia asmatzeko hiru pistak:  Beasainen jaioa da.  EHUko biokimikaria da.  Minbiziaren inguruko ikerkuntzan ari da lanean, heste lodiaren minbiziaren diagnostiko goiztiarra lortzeko helburuarekin.                                                              NOR DA?

1

Zientziatik zientzi@ra? 4. galdera

Posted by udaleuskaltegia on 2012/03/01 in Zientziatik zientzi@ra? |

Hona hemen gaurko pertsonaia asmatzeko hiru pistak: Estatu Batuetakoa zen: Ohion jaio eta Illinoisen hil zen 1913an. “Neuk asmatuko dut, beste inork asmatzen ez badu” esaldi famatua esan zuen 1886an. Ontzi-garbigailua asmatu eta bere konpainia sortu zuen. Nor da?

0

Zientziatik zientzi@ra?: 3. galdera

Posted by udaleuskaltegia on 2012/02/29 in Zientziatik zientzi@ra? |

Hona hemen gaurko pertsonaia asmatzeko hiru pistak: 1. EHUko Antropologia Fisikoko irakaslea da, eta Biologia Zientzietan doktorea. 2. Gizentasunaren inguruko ikerketa bat egiten ari da, eta, zehazki, azken urteotan ijito etniako pertsonen gain gizentasunak duen eraginaren ingurukoa. 3. Pragako unibertsitateko “Alex Hrdlièka” domina jaso zuen 2009an. NOR DA?

0

Zientziatik zientzi@ra: bigarren galdera

Posted by udaleuskaltegia on 2012/02/28 in Zientziatik zientzi@ra? |

Hona hemen gaurko pertsonaia asmatzeko hiru pistak:  Bilbon jaio zen 1978an.  Albaitaria da.  Borneoko (Indonesia) “” zentroko orangutanen babesean ari da lanean, desagertzeko zorian baitaude.                                                NOR DA?

2

Zientziatik zientzi@ra: lehenengo galdera

Posted by udaleuskaltegia on 2012/02/27 in Zientziatik zientzi@ra? |

Gaur emango diogu hasiera gure lehiaketari. Hona hemen gaurko pertsonaia asmatzeko hiru pistak: 1. Fisikan lizentziatu zen eta bere ikasgelako onena izan zen. 2. Erradiologia arloan aitzindaria izan zen. 3. Nobel saria irabazi zuen lehenengo emakumea izan zen:     1903an Fisikako Nobel saria irabazi zuen     1911n Kimikako Nobel saria irabazi zuen                                            NOR DA?                   […]

Copyright © 2012-2017 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.