0

Ttakun-ttakun lehiaketa

Posted by udaleuskaltegia on 2015/03/06 in Ttakun-ttakun |

Atzo, martxoak 5, Ttakun-ttakun lehiaketako sari banaketa egin zen Beasaingo Udal Euskaltegian. Dakizuenez, laster Emakumearen Nazioarteko Eguna izango dugu eta, urtero bezala, bi astetan zehar hainbat galdera argitaratu ditugu musika arloan emakumeek egindako ekarpena agerian jartzeko. Galderen erantzunak hauek dira: 1. Garazi Zabaleta 2. Maria Amolategi 3. Lore Aldaregia 4. Irati Badiola 5. Sara Zufiaurre […]

4

Ttakun-ttakun lehiaketa: 3. galdera

Posted by udaleuskaltegia on 2015/02/26 in Ttakun-ttakun |

Hauxe duzue 3. galdera: 1946. urtean sartu zen Loinatz Abesbatzan beste hainbat neskarekin batera.   Urte askotan, abesbatzako gazteena izan zen, eta, gaur egun ere, abesten jarraitzen du. Sopranoa da.   Bere ahotsa agertoki askotan entzun ahal izan da: Beasaingo parrokian, Usurbe antzokian, Donostiako Kursaalen, Santa Maria elizan, etab.   NOR DA?

4

Ttakun-ttakun lehiaketa: 2. galdera

Posted by udaleuskaltegia on 2015/02/25 in Ttakun-ttakun |

Hauxe duzue 2. galdera: Emakume goierritar honek Goierri eta Euskal Herriko mugetatik kanpora zabaldu du bere ahots ederra.   Gaztea Sariak 07an, sari bat jaso zuen garai hartako bere taldeak.   Talde horrekin grabatu zuen lehenengo diskoan Itxura Garestia izeneko kanta azpimarra daiteke.   NOR DA?

4

Ttakun-ttakun lehiaketa: 1. galdera

Posted by udaleuskaltegia on 2015/02/24 in Ttakun-ttakun |

Hauxe duzue lehenengo galdera: 1.        Beasainen jaio zen 1987an 2.        2016ko maiatzaren 5etik 8ra Donostian izango den jaialdi garrantzitsu baterako aukeratu dute berak sortutako kanta bat. 3..        Jaialdi horretan gazteak izango dira protagonista.     NOR DA? 

Copyright © 2012-2017 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.