0

Abaliñe baserrira bisita mintzalagunekin

Posted by udaleuskaltegia on 2017/07/05 in Sailkatugabeak |

Ekainaren 29an, San Pedro egunean, Lazkaomendiko Abaliñe baserrira joan ginen Beasaingo Udal Euskaltegiko mintzalagun taldekideok. Bertan, inguruko paisaiaz gozatzeaz gain, Lazkao Txiki bertsolariaren jaiotetxea bisitatu, bere oroimen, liburu, koadro, argazki eta hainbat objektu berezi ikusteko aukera izan genuen, bere ilobek emandako azalpenak entzuteaz gain. Bukatzeko merienda goxoa ere egin genuen baserriko txokoan eta Lazkao Txikiren […]

0

Uda ikastaroa: izena emateko epea zabalik

Posted by udaleuskaltegia on 2017/06/14 in Sailkatugabeak |

Zabalik dago dagoeneko 2017ko uda ikastaroetan izena emateko epea. Ekainaren 7tik 20ra egongo da zabalik. Bi ikastaro izango dira, bata ekainaren 26tik uztailaren 21era eta bestea irailaren 4tik 29ra. Ikastaro trinkoak izango dira biak.

0

Euskara bidegurutzetik aurrera Oronako Gallery eraikinean

Posted by udaleuskaltegia on 2017/05/18 in Sailkatugabeak |

Gaur Udal Euskaltegiok parte hartu dugu Gipuzkoako Foru Aldundiak Oronako Gallery eraikinean antolatutako “Euskara bidegurutzetik aurrera” izeneko ekitaldian. Bertan, Gipuzkoako Diputatu Nagusi Markel Olanok eta Euskara Zuzendari Mikel Irizarrek adierazi dutenez, euskararen biziberritze prozesua bidegurutze batean dago eta erantzun bateratua emateko estrategia eraikitzen ari da Gipuzkoako Foru Aldundia euskararen gizarte erakundeekin, Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiaren […]

0

Zeu ere irakurle kanpainan parte hartuko du Udal Euskaltegiak

Posted by udaleuskaltegia on 2017/05/17 in Sailkatugabeak |

“Zeu ere irakurle” kanpainan parte hartuko du Beasaingo Udal Euskaltegiak eta kanpainaren barruan, hauxe da Beasaingo Udal Euskaltegiak jaso duen liburua, alegia, Irati Elorrietaren Burbuilak izenekoa.

0

Emakumearen Nazioarteko Eguna Beasaingo Udal Euskaltegian: Landa guneko emakumeak

Posted by udaleuskaltegia on 2017/03/08 in Sailkatugabeak |

Gaur, martxoak 8, Emakumearen Naizoarteko Eguna izanda, eta Beasaingo Udal Euskaltegiak 2012. urtetik urtero antolatzen duen M-Lehiaketaren harira, “Landa guneko emakumeak” izeneko mahai-inguru bat antolatu du, eta, bertan, Eli Arrillaga, Martina Urbistondo eta Mariaje Insausti izan ditugu gurekin. Oso interesgarria izan da hiru emakumeek kontatu digutena: beren egunerokotasunaren berri eman digute, beren zailtasunez, frustrazioez eta […]

0

M-Lehiaketa 2017: bosgarren galdera

Posted by udaleuskaltegia on 2017/03/03 in Sailkatugabeak |

Hona hemen M-Lehiaketa 2017ko bosgarren emakumea asmatzeko hiru pistak: Eztigilea dugu emakume hauxe. Eusko Label markadun eztia saltzen du. Segurarra da. NOR DA?

0

M-Lehiaketa 2017: laugarren galdera

Posted by udaleuskaltegia on 2017/03/02 in Sailkatugabeak |

Hona hemen M-Lehiaketa 2017ko laugarren emakumea asmatzeko hiru pistak: Beasaindarra da nahiz eta Araban bizi. Hamaika lehiaketatan parte hartu du eta hainbat sari irabazi ditu, gazta ederrak aurkeztuta. XXXIII. Euskal Herriko Artzain Gazta Txapelketa irabazi zuen bere senarrarekin batera. NOR DA?

0

M-Lehiaketa 2017: Hirugarren galdera

Posted by udaleuskaltegia on 2017/03/01 in Sailkatugabeak |

Hona hemen M-Lehiaketa 2017ko hirugarren emakumea asmatzeko hiru pistak: Makina bat sari irabazitakoa da Ordiziako Euskal jaietan eta Zumarragako Santa Luzi egunean, bai barazkien atalean baita sagarrenean ere. Garaian garaiko barazkiak, fruituak, fruitu lehorrak, tomatea eta lekaleak saldu ditu orain arte Ordizian, Beasainen eta Zumarragan. Jubilatu berria da. Gabiriako Agerre Berri baserrian bizi da. NOR […]

1

M-Lehiaketa 2017: Bigarren galdera

Posted by udaleuskaltegia on 2017/02/28 in Sailkatugabeak |

Hona hemen M-Lehiaketa 2017ko bigarren emakumea asmatzeko hiru pistak: Iparraldeko Saran jaioa da (1982an) Gaur egun, artzaina bada ere, ez du beti lanbide hori izan, lehen sukaldari lanetan aritu baitzen. 10 urte daramatza Zeraingo baserri batean bizitzen. NOR DA?

5

M-Lehiaketa 2017: Lehenengo galdera

Posted by udaleuskaltegia on 2017/02/27 in Sailkatugabeak |

Hona hemen lehenengo emakumea asmatzeko hiru pistak: Zarautzen jaio eta 25 urte zituela bere alabarekin baserri batera joan zen bizitzera.   Artzaina da eta artzainen eskubideen defentsan lan handia egin du hasieratik.   Gaztagintzan aritzen da eta hainbat sari irabazi ditu.          NOR DA? 

Copyright © 2012-2017 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.