0

B1 maila: Biografiak idazten_Mikel

Posted by udaleuskaltegia on 2019/05/13 in Sailkatugabeak |

JOSE MANUEL IBAR “URTAIN”

1943an, Aizarnazabalen jaio zen, maiatzaren 14an. Txikitan, Urtain baserrian bizi izan zen, bertan.

1960an, Zestoan bizi izan zen. Harri-jasotzaile eta aizkolari aritu zen, eta idi-probatan hasi zen. 250 kilo jaso zuen eta 100 kiloko harria jaso zuen 192 aldiz, marka ezarriz.

1968an, Ordizian, boxeoan hasi zen, Johny Rodriren aurka. 17 segundotan bakarrik irabazi zuen.

1970ean, Europako txapelketa irabazi zuen, Peter Weiland alemaniarraren aurka. 7. asaltoan K.O. utzi zuen.

1972an, boxeoa utzi zuen. Guztira, 68 borrokaldi egin zituen. Horietatik, 53 irabazi zituen, 41 K.O., 11 galdu zituen, eta 4 baliogabe gelditu ziren. Espainiako eta Europako txapeldun 3 aldiz izan zen.

Bere ezizenak Urtain, Zestoako tigrea eta Morroskoa izan ziren.

1992an, bere burua hil zuen, Madrilen. Dirurik gabe eta zorrez beteta hil zen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Copyright © 2012-2019 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.