0

B1 maila: Biografiak idazten_Inma

Posted by udaleuskaltegia on 2019/05/13 in Sailkatugabeak |

MIGUEL INDURAIN

Miguel Indurain txirrindularia, Nafarroan jaio zen, 1964. urtean. Bost “Frantziako Tour”-en irabazlea da eta historiako txirrindularirik onena.

Bere herrian hasi zen txirrindularitzan, bere aitarekin nekazaritzan ari zen bitartean. Han bertan lapurtu zioten bere lehenengo bizikleta. 11 urte zituela, irabazi zuen bere lehenengo lasterketa, eta, saria ogitartekoa eta edari bat izan ziren.

1976. urtean, bere ikasketak utzi zituen, eta Villaves txirrindularitza klubean sartu zen.

1978. urtean, Espainiako txirrindularitzako federazioko lehen karneta lortu zuen, eta 1984. urtean, “Reynolds” taldean fitxatu zuten. Afizionatuen txapelketa irabazi eta gero, hasi zen bere ibilbide profesionala.

1991tik 1995era, Frantziako Tourreko irabazlea izan zen, eta Italiako Giroan, 1992 eta 1993. urteetan. 1995. urtean, erlojuaren aurkako munduko txapelduna izan zen.

1988 eta 1995 urte artean, txirrindularitzako lasterketa asko irabazi zituen. Horregatik esaten dute historiako txirrindularirik onena dela.

1996. urtean, “Principe de Asturias” saria jaso zuen, eta 1997ko urtarrilaren 2an, txirrindularitza uztea erabaki zuen.

Gaur egun, Iruñean bizi da, negozio batzuk ditu eta eliteko kirolariak laguntzeko fundazio bat gidatzen du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Copyright © 2012-2019 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.