0

B1 maila: Biografiak idazten_ Bea

Posted by udaleuskaltegia on 2019/05/13 in Sailkatugabeak |

 

EDUARDO CHILLIDA JUANTEGI

1924. urtarrilaren 10ean jaio zen, Donostian. Bere aita Pedro Chillida eta bere ama Carmen Juantegi soprano famatua izan ziren.

Realeko atezaina izan zen, baina lesio batengatik utzi behar izan zuen futbola, eta 19 urterekin, Madrilen, arkitekturako ikasketak hasi zituen.

1948. urtean, Parisera joan zen bizitzera.

1950. urtean, Pilar Belzuncerekin ezkondu zen eta beren lehen semea jaio zenean, Donostiara bueltatu ziren.

1954.ean, bere lehen erakusketa egin zuen, burdinez egindako eskulturekin.

Sari asko irabazi zituen, besteak beste, Arte Ederretako urrezko domina, “Principe de Asturias de las Artes” saria eta japoniar sari asko.

Hernaniko Zabalaga baserrian, Chillida Leku museoa egin zuen, 2000. urtean. Urte batzuetan itxita egon ondoren, berriro zabaldu dute.

2002. urteko abuztuaren 19an, hil zen Donostian, alzheimer luze baten ondorioz.

Bere obra famatuenen artean, Donostiako Haizearen Orrazia da ezagunena.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Copyright © 2012-2019 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.