0

B1 maila: Biografiak idazten

Posted by udaleuskaltegia on 2019/05/13 in Sailkatugabeak |

Oraingo honetan, biografiak lantzen aritu gara: zein elementu jarri hasieran eta amaieran, datak nola idatzi behar ditugun, zer kontatu behar dugun gure pertsonaiei buruz, nola lotu behar ditugun paragrafoak eta nola ordenatu behar ditugun.

Hona hemen adibide bat: EULALIA ABAITUA argazkilariaren biografia.

 

  • 1853ko urtarrilaren 25ean jaio zen, Bilbon. Handik hilabete batera, bere ama hil zitzaion.
  • Lehen ikasketak Katalunian egin zituen Bartzelonako Sarriako Jesusen Bihotzean.
  • 1872. urtean, Juan Narciso de Olano y Picabea ontzigilearekin ezkondu zen, eta lau seme-alaba izan zituen.
  • 1873. urtean, Liverpoolera joan ziren bizitzera, 2. Gerla Karlistatik ihesi. Han hasi zen argazkigintza ikasten.
  • 1876an Bilbora itzuli ziren eta Begoñako basilikaren ondoan, Palacio del Pino jauregia eraiki zuten bizitzeko, eta sotoan bere laborategia jarri zuen.
  • 1909. urtean, alargundu egin zen, eta 1941ean Bilboko Kale Nagusiko apartamentu batera bizitzera joan zen. Hantxe hil zen 1943ko irailaren 16an. Bere gorpua Begoñako hilerriko familia-panteoian dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Copyright © 2012-2019 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.