0

ETORKINON AMETSAK (Primeran B1)

Posted by udaleuskaltegia on 2018/10/09 in Sailkatugabeak |

Duela astebete baino gutxiago hasi dugu urte berria. Urte hau, beti bezala, ametsez beteta hasi da. Izan ere, etorkinok baditugu ametsak, egunero eta orduro eskatzen ditugunak; etorkinoi ere gustatzen zaigu amets egitea.

Amets asko daude, baina gutxik merezi dute benetan. Gehienek aberats izan nahiko lukete, auto zoragarri bat eta etxe handi bat nahiko lituzkete. Nire lagun batek ohetik inoiz ez altxatzea nahiko luke; zuk ere, agian, bidaia zoragarria egin nahiko zenuke.

Amets guztiak errealitate batean hasten dira; baina ez dira beti errealitate bihurtzen. Etorkinontzat zaila izan da gure herritik irtetea, zaila izan da etortzea eta zaila da hemen egotea. Guk herrian integratu nahiko genuke eta harreman egokiakĀ  nahiko genituzke gure auzokideekin. Ahalik eta ondoen hitz egin nahiko genuke euskaraz. Alegia, zu bezalakoa izan nahiko genuke.

Gure kontrakoek esaten dute ez dugula integratu nahi. Baina integratzea ez da gure kultura ahaztea. Ez genituzke gure arteko ezberdintasunak baztertu behar; zuek ere ezagutu beharko zenituzkete gure ohiturak, errespetatu beharko zenukete gure bizimodua.

Azken batean, hori da integrazioa: denok apur bat eman, elkar baloratzeko eta errespetatzeko.

…..

Goiko testua irakurri eta zerrendatu gako hitzak.

Ondoren, esan zein den ideia nagusia.

Amaitzeko, zeintzuk dira zure ametsak?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Copyright © 2012-2019 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.