0

M-Lehiaketa 2018: Sari ematea eta “Route 66” hitzaldia Mamen Etxanizen eskutik

Posted by udaleuskaltegia on 2018/03/07 in Sailkatugabeak |

 

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Beasaingo Udal Euskaltegiak zazpigarren aldiz antolatu du M-Lehiaketa. 2012an antolatu genuen lehenengo aldiz, eta, urtez urte arlo desberdinetako emakumeak ikustaraztea helburu, Literatura, Kirola, Musika, Diseinua eta Landa gunea emakumeek gizartean egindako ekarpena azaleratu dugu.  Aurten emakume bidaiariak izan dira protagonista. Bost emakume bidaiariren izenak asmatu behar izan dituzte lehiaketan parte hartu dutenek, hain zuzen ere, Marga D’Andurain, Dina Bilbao, Itziar Markotegi, Gertrude Emily Benham­­­­­­­­­­­­­­­­ eta Elizabeth Cochran (Nellie Bly ezizenez ezaguna).

Asmatzaileen artean bi irabazle izan dira: udal euskaltegiko ikasleen artean, Pedro Mari Ezkerra eta euskaltegitik kanpoko herritarren saria Maria Ixabel Yañez.

Sari banaketa ekitaldiaren ondoren, Mamen Etxaniz emakume bidaiariak Estatu Batuetan bizikletaz egindako Route 66 bidaiari buruzko hitzaldia eskaini du eta ikasleekin solasaldian aritu da.

Benetan plazer bat izan da bere esperientziaren kontakizuna entzutea. Mila esker berari eta ekitaldian parte hartutako guztiei. 

      

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Copyright © 2012-2018 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.