0

M-Lehiaketa 2018: Sari ematea eta “Route 66” hitzaldia Mamen Etxanizen eskutik

Posted by udaleuskaltegia on 2018/03/07 in Sailkatugabeak |

  Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Beasaingo Udal Euskaltegiak zazpigarren aldiz antolatu du M-Lehiaketa. 2012an antolatu genuen lehenengo aldiz, eta, urtez urte arlo desberdinetako emakumeak ikustaraztea helburu, Literatura, Kirola, Musika, Diseinua eta Landa gunea emakumeek gizartean egindako ekarpena azaleratu dugu.  Aurten emakume bidaiariak izan dira protagonista. Bost emakume bidaiariren izenak asmatu behar izan dituzte lehiaketan […]

0

M-Lehiaketa 2018: Saridunak

Posted by udaleuskaltegia on 2018/03/06 in Sailkatugabeak |

Gaur, martxoak 6, M-Lehiaketa 2018n jasotako erantzunen arteko zozketa egin dugu ikasle guztiok bilduta, eta hauek izan dira saridunak: Euskaltegiko ikaslea: Pedro M. Ezkerra Euskaltegitik kanpoko herritarra: M. Ixabel Yañez M-Lehiaketa 2018ko emakume bidaiarien izenak hauek dira: Marga D’Andurain Dina Bilbao Itziar Markotegi Gertrude Emily Benham­­­­­­­­­­­­­­­­ Elizabeth Cochran (Nellie Bly ezizenez ezaguna) Zorionak bioi eta […]

2

M-Lehiaketa 2018: bosgarren eta azken galdera

Posted by udaleuskaltegia on 2018/03/05 in Sailkatugabeak |

Hona hemen M-Lehiaketa 2018ko bosgarren eta azken emakumea asmatzeko pistak: Amerikar kazetaria, 1864an jaioa eta 1922an hila, ezizen bat erabili zuen.   “World” egunkariaren eskariz, eta Jules Verne idazlearen Phileas Fogg pertsonaia imitatuz, 72 egunetan egin zuen munduan zeharreko bidaia, marka hautsiz.   Neumoniak jota hil zen 1922an, 57 urte zituela. NOR DA?

2

M-Lehiaketa 2018: Laugarren galdera

Posted by udaleuskaltegia on 2018/03/01 in Sailkatugabeak |

Hona hemen M-Lehiaketa 2018ko laugarren emakumea asmatzeko pistak:   Londonen jaio zen 1867an. Txiki-txikitatik, udako oporretan bere aitari lagundu zion Alpeetan, eta mendizale trebe bihurtu zen.   Bakarrik bidaiatzen zen, eta honako hauek eramaten zituen beti berarekin, alegia, Biblia eta Shakespeare-ren obren poltsikoko edizio bat.   Munduan zehar bidaiatu zen, behin baino gehiagotan, eta 1938an […]

Copyright © 2012-2020 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.