0

2018ko MARTXOA: M-LEHIAKETA

Posted by udaleuskaltegia on 2018/02/26 in Sailkatugabeak |

Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da urtero mundu osoan.

Beasaingo Udal Euskaltegiak, aurreko urteetan hasitako bideari jarraituz, eta, bere ekarpen xumea egin nahian, aurten emakume bidaiarien munduan murgiltzeko proposamena egingo dizue, arlo horretan munduko zein Euskal Herriko emakume euskaldunek jorratutako bidea hobeto ezagutzeko. Hala, otsailaren 26tik martxoaren 5era bitartean, hainbat galdera plazaratuko ditugu eta zuen parte-hartzea eskatuko.

Era horretan, emakumeen ekarpena eta ahalegina ikusaraztea    lortuko dugu denon artean.

Galderak udal euskaltegiko web orrian (http://www.beasain.eus/euskaltegia), blogean (http://beasaingoudaleusk.blogariak.net/)    eta facebooken (https://www.facebook.com/udaleuskaltegia.beasain) argitaratuko dira. Erantzunak e-postaz (euskaltegia@beasain.eus), blogean, facebook-en edota paperean euskaltegian bertan eman ahal izango dira. Lehenengo galdera, otsailaren 26an argitaratuko da eta azkena eta bosgarrena martxoaren 5ean.

Martxoaren 7an, goizeko 10:00etan sariak emateko ekitaldia izango da. Beasaingo Udal Euskaltegian egingo dugu, eta, bertan, emakume bidaiari bat izango dugu hizlari, Mamen Etxaniz, hain zuzen. Mamen Etxanizek Ameriketan bizikletaz eginiko “Route 66” bidaiaz hitz egingo digu, eta, ondoren, entzuleen galderei erantzungo die.

Herritar guztiok gonbidatuta zaudete ekitaldian parte hartzera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Copyright © 2012-2018 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.