2

M-Lehiaketa 2018: Hirugarren galdera

Posted by udaleuskaltegia on 2018/02/28 in Sailkatugabeak |

Hona hemen M-Lehiaketa 2018ko hirugarren emakumea asmatzeko hiru pistak: Pablo Strubellekin batera, Afrika zeharkatu zuen 2010ean, Iparraldetik Hegoaldera.   38.000 Km. egin zituen guztira, garraio publikoa erabiliz, soil-soilik.   Kenia eta Tanzaniako parke nazional onenetako batzuk zeharkatuz, safari-gida gisa lan egin zuen 4 hilabetez. NOR DA?

2

M-Lehiaketa: bigarren galdera

Posted by udaleuskaltegia on 2018/02/27 in Sailkatugabeak |

Hona hemen bigarren emakume bidaiaria asmatzeko pistak: Ondarroan jaioa, 1960an, 1983an Tolosara joan zen bizitzera, eta, han, kirola egiten hasi zen: txirrindularitza, eskia eta triatloia.   Bidaia eta espedizio gogorrak egin zituen, Laponiara eta Alaskara, besteak beste.   1997ko ekainaren 24an, San Joan egunez, desagertu egin zen Karibe itsasoan. NOR DA?

0

2018ko MARTXOA: M-LEHIAKETA

Posted by udaleuskaltegia on 2018/02/26 in Sailkatugabeak |

Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da urtero mundu osoan. Beasaingo Udal Euskaltegiak, aurreko urteetan hasitako bideari jarraituz, eta, bere ekarpen xumea egin nahian, aurten emakume bidaiarien munduan murgiltzeko proposamena egingo dizue, arlo horretan munduko zein Euskal Herriko emakume euskaldunek jorratutako bidea hobeto ezagutzeko. Hala, otsailaren 26tik martxoaren 5era bitartean, hainbat galdera plazaratuko ditugu eta […]

2

M-Lehiaketa 2018: Lehenengo galdera

Posted by udaleuskaltegia on 2018/02/26 in M-Lehiaketa |

Hona hemen lehenengo emakume bidaiaria asmatzeko pistak: 1. Baionan (Lapurdin) jaio zen 1893ko maiatzaren 29an. 2. 1925ean, aita hiltzean, zegokion herentzia zatia jaso eta, Euskal Herria utzita, Egiptora joan zen. Diotenez, Inteligentzia Zerbitzurako ezkutuko lana egitera joan zen hara. 3. 1933an, sekulako abentura bururatu zitzaion, alegia, Mekara joatea. Lehenengo emakume mendebaldarra izango zen Mekan sartzen, […]

0

Arrautza budina

Posted by udaleuskaltegia on 2018/02/22 in Sailkatugabeak |

Osagaiak (4 lagunentzat) 4 arrautza 1/2 l esne 6 koilarakada azukre zurrusta bat ur   Nola egin? Hasteko, bota moldean ura eta bi koilarakada azukre eta karamelizatu. Ondoren, irabiatu arrautzak, esnea eta 4 koilarakada azukre eta gehitu moldean. Jarraian, irakin Maria bainutan 30 minutuz. Bukatzeko, hoztu eta atera platerera. On egin! Karmen eta Amal  

0

Jogurt bizkotxoa

Posted by udaleuskaltegia on 2018/02/22 in Sailkatugabeak |

Osagaiak (6 lagunentzat) 1 Jogurt 3 arrautza 1 basokada olio 2 basokada azukre 3 basokada irin 1 sobre legamia 1 limoi 1 koilarakada glass azukre Irina eta gurina moldean zabaltzeko   Nola egin? Hasteko, irabiatu arrautzak azukrearekin. Gehitu jogurta eta olioa eta ondo nahasi. Ondoren, gehitu limoi azala eta irina. Busti moldea eta bota orea. […]

0

Arrozesnea

Posted by udaleuskaltegia on 2018/02/22 in Sailkatugabeak |

Osagaiak (4 lagunentzat) 300g arroz 11/2 litro esne 200g azukre 1l ur Kanela pixka bat   Nola egin? Hasteko, garbitu arroza eta gero berotu ura. Ondoren, ura kendu arrozari. Segidan, berotu esnea eta bota azukrea. Gero, gehitu arroza eta nahasi. Egosi 20 minutuz. Ondoren, utzi hozten. Arroza hoztu eta gero, bota ontzi txikietan. Azkenik, gehitu […]

0

PISTOA

Posted by udaleuskaltegia on 2018/02/22 in Sailkatugabeak |

Osagaiak (4 lagunentzat) 2 kalabazin txiki 1 tipula gatza 25ml ardo zuri 1 tomate 1 baratxuri ale 3 koilarakada olio 1 piper berde 1 piper gorri 3 arrautza   Nola egin? Hasteko, zuritu tipula eta baratxuria. Jarraian, garbitu kalabazinak, tomatea, piper berdea eta piper gorria. Barazkiak garbitu ondoren, txikitu tipula, piper berdea, piper gorria eta […]

0

ILARRAK URDAIAZPIKOAREKIN

Posted by udaleuskaltegia on 2018/02/22 in Sailkatugabeak |

OSAGAIAK: (4 lagunentzat) 1kg Ilar 2 tipula 150gr urdaiazpiko zati 4 baratxuri ale 2 koilarakada olio 50ml ardo zuri   NOLA PRESTATU: Hazteko, zuritu bi baratxuri ale. Txikitu baratxuriak eta tipulak. Berotu olioa eta ondoren, gorritu baratxuriak eta tipulak pixka bat. Jarraian, gehitu urdaiazpikoa eta ilarrak. Gero, bota gatza eta ardo zuria. Bukatzeko, utzi berotzen […]

0

Makarroiak tomatearekin

Posted by udaleuskaltegia on 2018/02/22 in Sailkatugabeak |

Osagaiak (4 lagunentzat) Ura Gatza 1 Tipula Oliba olioa 2 Tomate 200g makarroi   Hasteko, berotu ura. Bota gatza eta makarroiak. Egosi makarroiak eta gero egin saltsa: zuritu tomatea eta tipula. Berotu oliba olioa eta gorritu tomatea eta tipula. Bukatzeko, nahasi makarroiak eta saltsa. Eta on egin! Ixabel  

Copyright © 2012-2018 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.