0

Emakumearen Nazioarteko Eguna Beasaingo Udal Euskaltegian: Landa guneko emakumeak

Posted by udaleuskaltegia on 2017/03/08 in Sailkatugabeak |

Gaur, martxoak 8, Emakumearen Naizoarteko Eguna izanda, eta Beasaingo Udal Euskaltegiak 2012. urtetik urtero antolatzen duen M-Lehiaketaren harira, “Landa guneko emakumeak” izeneko mahai-inguru bat antolatu du, eta, bertan, Eli Arrillaga, Martina Urbistondo eta Mariaje Insausti izan ditugu gurekin.

Oso interesgarria izan da hiru emakumeek kontatu digutena: beren egunerokotasunaren berri eman digute, beren zailtasunez, frustrazioez eta ilusioez hitz egin digute eta, batez ere, gustuko lana eta bizimodua dutela adierazi digute. Horrela ez balitz, ezinezkoa litzatekeela beraientzat aurrera egitea. Gazteak ere animatu nahi izan dituzte eta benetan gustuko duten horretan jarraitzeko aholkatu.

Ondoren, M-Lehiaketako irabazleei (Mikel Ruiz Novo eta Eba Mujika Mendiondori) saria eman die Irma Arnaizek, udaleko berdintasuneko zinegotzia eta Udal Euskaltegiko zinegotzi arduradunak, eta, ekitaldiari amaiera emateko, bertaratu direnen artean baserriko produktuez osatutako saski bat zozketatu da eta Txindoki Institutuko Paula Davila ikaslea suertatu da irabazle. Zorionak denei eta eskerrik asko parte hartzeagatik.

Ekitaldi hau prestatzen Berdintasun saila eta Komunikazio saila izan ditugu laguntzaile. Eskerrik akso guztiei.

                                    

           

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Copyright © 2012-2017 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.