0

Emakumearen Nazioarteko Eguna Beasaingo Udal Euskaltegian: Landa guneko emakumeak

Posted by udaleuskaltegia on 2017/03/08 in Sailkatugabeak |

Gaur, martxoak 8, Emakumearen Naizoarteko Eguna izanda, eta Beasaingo Udal Euskaltegiak 2012. urtetik urtero antolatzen duen M-Lehiaketaren harira, “Landa guneko emakumeak” izeneko mahai-inguru bat antolatu du, eta, bertan, Eli Arrillaga, Martina Urbistondo eta Mariaje Insausti izan ditugu gurekin. Oso interesgarria izan da hiru emakumeek kontatu digutena: beren egunerokotasunaren berri eman digute, beren zailtasunez, frustrazioez eta […]

0

M-Lehiaketa 2017: bosgarren galdera

Posted by udaleuskaltegia on 2017/03/03 in Sailkatugabeak |

Hona hemen M-Lehiaketa 2017ko bosgarren emakumea asmatzeko hiru pistak: Eztigilea dugu emakume hauxe. Eusko Label markadun eztia saltzen du. Segurarra da. NOR DA?

0

M-Lehiaketa 2017: laugarren galdera

Posted by udaleuskaltegia on 2017/03/02 in Sailkatugabeak |

Hona hemen M-Lehiaketa 2017ko laugarren emakumea asmatzeko hiru pistak: Beasaindarra da nahiz eta Araban bizi. Hamaika lehiaketatan parte hartu du eta hainbat sari irabazi ditu, gazta ederrak aurkeztuta. XXXIII. Euskal Herriko Artzain Gazta Txapelketa irabazi zuen bere senarrarekin batera. NOR DA?

0

M-Lehiaketa 2017: Hirugarren galdera

Posted by udaleuskaltegia on 2017/03/01 in Sailkatugabeak |

Hona hemen M-Lehiaketa 2017ko hirugarren emakumea asmatzeko hiru pistak: Makina bat sari irabazitakoa da Ordiziako Euskal jaietan eta Zumarragako Santa Luzi egunean, bai barazkien atalean baita sagarrenean ere. Garaian garaiko barazkiak, fruituak, fruitu lehorrak, tomatea eta lekaleak saldu ditu orain arte Ordizian, Beasainen eta Zumarragan. Jubilatu berria da. Gabiriako Agerre Berri baserrian bizi da. NOR […]

Copyright © 2012-2017 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.