0

2017ko M-Lehiaketa: Landa eguneko emakumeak protagonista

Posted by udaleuskaltegia on 2017/02/24 in Sailkatugabeak |

Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da urtero mundu osoan.

Beasaingo Udal Euskaltegiak, aurreko urteetan hasitako bideari jarraituz, eta, bere ekarpen xumea egin nahian, aurten landa gunean murgiltzeko proposamena egingo dizue, arlo horretan Goierriko eta Euskal Herriko emakume euskaldunek jorratutako bidea hobeto ezagutzeko. Hala, otsailaren 27tik martxoaren 6ra bitartean, hainbat galdera plazaratuko ditugu eta zuen parte-hartzea eskatuko.

Era horretan, emakumeen ekarpena eta ahalegina ikusaraztea lortuko dugu denon artean.

Galderak udal euskaltegiko blogean (http://beasaingoudaleusk.blogariak.net/)    eta facebooken (https://www.facebook.com/udaleuskaltegia.beasain) argitaratuko dira, baita Beasaingo Udaleko web orrian ere (http://www.beasain.eus). Erantzunak e-postaz (euskaltegia@beasain.eus), blogean, facebook-en edota paperean euskaltegian bertan eman ahal izango dira. Lehenengo galdera, otsailaren 27an argitaratuko da eta azkena eta bosgarrena martxoaren 6an.

Martxoaren 8an, goizeko 10:00etan sariak emateko ekitaldia izango da. Beasaingo Usurbe Antzokian egingo dugu, eta, bertan, landa guneko hiru emakume izango ditugu gurekin. Beren ibilbideaz, beren zailtasunez eta beren ametsez eta lortutakoz hitz egingo digute eta entzuleen galderei erantzungo die.

Herritar guztiak gonbidatuta daude ekitaldian parte hartzera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Copyright © 2012-2018 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.