1

M-Lehiaketa 2017: Bigarren galdera

Posted by udaleuskaltegia on 2017/02/28 in Sailkatugabeak |

Hona hemen M-Lehiaketa 2017ko bigarren emakumea asmatzeko hiru pistak: Iparraldeko Saran jaioa da (1982an) Gaur egun, artzaina bada ere, ez du beti lanbide hori izan, lehen sukaldari lanetan aritu baitzen. 10 urte daramatza Zeraingo baserri batean bizitzen. NOR DA?

5

M-Lehiaketa 2017: Lehenengo galdera

Posted by udaleuskaltegia on 2017/02/27 in Sailkatugabeak |

Hona hemen lehenengo emakumea asmatzeko hiru pistak: Zarautzen jaio eta 25 urte zituela bere alabarekin baserri batera joan zen bizitzera.   Artzaina da eta artzainen eskubideen defentsan lan handia egin du hasieratik.   Gaztagintzan aritzen da eta hainbat sari irabazi ditu.          NOR DA? 

0

2017ko M-Lehiaketa: Landa eguneko emakumeak protagonista

Posted by udaleuskaltegia on 2017/02/24 in Sailkatugabeak |

Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da urtero mundu osoan. Beasaingo Udal Euskaltegiak, aurreko urteetan hasitako bideari jarraituz, eta, bere ekarpen xumea egin nahian, aurten landa gunean murgiltzeko proposamena egingo dizue, arlo horretan Goierriko eta Euskal Herriko emakume euskaldunek jorratutako bidea hobeto ezagutzeko. Hala, otsailaren 27tik martxoaren 6ra bitartean, hainbat galdera plazaratuko ditugu eta zuen […]

0

Ama hizkuntzaren eguneko memea

Posted by udaleuskaltegia on 2017/02/24 in Sailkatugabeak |

0

Goierri antiespezista taldea Beasaingo Udal Euskaltegian

Posted by udaleuskaltegia on 2017/02/20 in Sailkatugabeak |

Datorren asteazkenean, otsailak 22, arratsaldeko 18:00etan hitzaldi bat izango da Besaingo Udal Euskaltegian Goierri antiespezista taldearen eskutik. Antiespezismotaz, Animalien Askapenaz eta Beganismoaz hitz egingo digute eta, ondoren, entzuleen galderak ere erantzungo dituzte. Beraz, herritar guztiok gonbidatuta zaudete.  

Copyright © 2012-2017 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.