0

Euskal Balezaleen Triskantza dokumentalaren proiekzioa

Posted by udaleuskaltegia on 2017/01/18 in Sailkatugabeak |

 

Sin título-1

 

Gaur Beasaingo Udal Euskaltegian oso bisita berezia izan dugu. Izan ere, Ander Arrese, Suhar    arkeologia taldeko kidea eta urpekaria eta Beñat Iturriotz, arkeologoa, Gogoan ekoiztetxeak eta Suhar arkeologia taldeak elkarlanean sortu eta landutako proiektua, “Euskal Balezaleen Triskantza” izenekoa aurkeztera etorri zaizkigu.

Ezaguna da euskal balezaleak munduan zehar ibili zirela garai batean, munduan zehar baleen arrantzan. Ibilbide horietan, Islandian ere izan ziren, nonbait, eta, han, duela 400 urte erahilak izan ziren 32 euskal bale arrantzaleen historia ikertu, oroitu eta zabaldu nahian sortu zuten proiektu hau.

Lan horren ondorioa da gaur Udal Euskaltegian ikusi dugun dokumentala eta, ondoren, ikasleekin hitz egiteko aukera izan dugu oso giro atseginean. Benetan gauza interesgarriak ikasi ditugu. Mila esker bioi bihotz-bihotzez!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Copyright © 2012-2018 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.