1

A1 mailako taldea: On egin!!

Posted by udaleuskaltegia on 2016/11/16 in Sailkatugabeak |

Aste honetan, sukaldaritzako errezeten inguruan aritu gara lanean eta hitz berri asko ikasteaz gain, ikasleak oso gustura aritu dira errezetak entzuten eta irakurtzen eta beren errezetak kontatzen eta sortzen. Hona hemen emaitza.

saltsaberdean

1 Comment

  • udaleuskaltegia(e)k dio:

    ARROZA ITSASKIEKIN

    OSAGAIAK:

    Kilo bat arroz
    Tipula bat
    3 ale baratxuri
    Kilo bat txipiroi
    Bi azenario
    Piper gorri bat
    Piper berde bat
    Dozena bat muskuilu
    Olio pixka bat
    150g izkira
    Azafrai pixka bat
    150g txirla
    Gatz pixka bat

    Nola egin:

    Hasteko, garbitu txipiroiak, muskuiluak eta izkirak.
    Jarraian, zuritu tipula, azenarioa eta baratxuria.
    Txikitu barazki guztiak.
    Ondoren, bota olioa zartaginean eta berotu. Gehitu tipula eta gorritu baratxuria poliki-poliki.
    Bitartean, bota txipiroiak, muskuiluak, izkirak eta txirlak. Gehitu gatz pixka bat eta azafraia. Utzi sutan 5 minutuz. Nahasi.
    Jarri arroza eta nahasi ondo. Gehitu ura eta utzi sutan 20 minutuz.
    Bukatzeko, ipini tapa eta itxaron prest egon arte.
    On egin!!!!

    Mila eta Virginia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Copyright © 2012-2018 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.