1

2016-2017 ikasturteko matrikula zabalik!!!

Posted by udaleuskaltegia on 2016/09/12 in Sailkatugabeak |

2016-2017 ikasturte hasiera honetan, Beasaingo Udal Euskaltegi Publikoak euskara ikasi eta sakontzera animatu nahi ditu herritarrak, eta gure prestakuntza eta baliabide guztiak eskaini nahi dizkie horretarako.

Udal Euskaltegiaren jardueraren azken helburua herritar gehienak ahalik eta egokiera, toki eta esparru gehienetan, euskal hiztun bihurtzea izanda, horretara zuzenduko ditu bere ahalegin guztiak eta horri begira prestatzen eta lantzen ari da, beste udal euskaltegiekin batera, udal euskaltegien curriculum berria.

Curriculum berri horrek udal euskaltegioi norabide berean lan egiteko aukera emango digu, esan bezala, herritarrak euskal hiztun bihurtzeko helburuarekin.

Esan behar da udal euskaltegietara hurbilduko diren herritarrak ez direla bakarrik arituko beren ahalegin horretan. Euskaltegiaren laguntza izateaz gain, jakin behar dute EAEn 30.000 ikasle baino gehiago aritu direla aurten euskara ikasten, eta 2.000tik gora munduan zehar barreiatuta dauden euskal etxe eta zentroetan.

Pentsa ezazue zenbat indar, zenbat energia eta sinergia sortzen ari garen denon artean, gure hizkuntza garatu, hobetu eta erabiliz, komunikatzeko tresna izan dadin. Ez dezagun hori guztia alferrik galdu. Zenbat eta hiztun eta erabiltzaile gehiago, orduan eta komunikazio tresna hobea izango dugu euskara.

ERABILI EUSKARA UDAL EUSKALTEGIOKIN!!!

 

2016-2017 IKASTURTEAhttp://www.ikasbil.eus/c/document_library/get_file?uuid=a6277a8d-a5e0-4b27-861c-376593f08255&groupId=10138

EUSKARA IKASTAROAK / CURSOS DE EUSKARA

IZENA EMAN / INSCRIPCIÓN

  • Irailaren 5etik 20ra / Del 5 al 20 de septiembre

IKASTARO MOTAK /  TIPOS DE CURSOS

  • Astean 2 edo 4 egunekoak / De 2 o 4 días por semana
  • Trinkoak 3 hilabetekoak / Intensivos de 3 meses
  • Auto-ikaskuntza / Auto-aprendizaje
  • Gurasoentzako ikastaroak / Cursos para padres-madres
  • Hizkuntza tailerrak / Talleres lingüísticos

MAILAK / NIVELES

  • Euskalduntze-maila guztiak / Todos los niveles
  • Azterketak prestatzeko ikastaroak / Cursos para preparar exámenes
  • C2 (4. maila) on-line / Cursos on-line de nivel C2 (4º nivel)
  • A1 eta A2 zertifikazioak / Certificaciones de A1 y A2

DIRU LAGUNTZAK  ETA BALDINTZA BEREZIAK  LANGABETUENTZAT / Becas y condiciones especiales para desempleados/as.

NON GAUDE? / ¿DÓNDE ESTAMOS?

BEASAINGO UDAL EUSKALTEGIA / EUSKALTEGI MUNICIPAL

J.M. Iturriotz, z/g- behea  (LANBIDE parean / frente a LANBIDE)

20200 BEASAIN

Tel. 943028100

e-posta: euskaltegia@beasain.eus

 

BULEGOKO ORDUAK / HORAS DE OFICINA

Goizez / Mañanas: 10:00-13:00

Arratsaldez / Tardes: 16:00-18:00

IKASTURTE HASIERA / INICIO DEL CURSO

Irailaren 27a / 27 de septiembre

1 Comment

  • Cherry(e)k dio:

    What a great post Lara! I have been racking up the rejections for a while now and I agree on the quick and friendly points. There is nothing worse than waiting for weeks upon weeks for yet another “No th;k1s&#822na, unless it’s a really nasty version of no thanks (which I fortunately haven’t encountered yet). I think the only thing to do is keep on keepin’ on. Best of luck to you!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Copyright © 2012-2018 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.