0

GRAMATIKA: -(R)IK kasu-marka (partitiboa)

Posted by udaleuskaltegia on 2016/03/01 in Sailkatugabeak |
Singularrean erabiliko dugu partitiboa:

Ez zuen gailetarik jan             Ez zituen gailetarik jan

Ez dut lagunik ikusi                   Ez ditut lagunik ikusi

Mendian ez dago zuhaitzik     Mendian ez daude zuhaitzik

Ez da berdin:

Ez dut ogirik ekarri (indefinitua)                   Ez dut ogia ekarri (ezaguna da ogia)

Ikusi duzu txakurrik kalean (indefinitua)   Ikusi duzu txakurra kalean? (ezaguna da txakurra)

Kasu hauetan ere erabiltzen da:

Laguntzarik behar baduzu, deitu.

Gorbeia da inguruko mendirik handiena.

 

 

PASARTEA

 

Txizagura (I)

Zenbat  kinka larritan ez ote zara egon zure bizitzan, zenbat larrialdi ez ote dituzu jasan maskuria hustu behar baitezpadako eta erabatekoa sentitu izan duzuenean eta komunik hurrean izan ez duzunean, zenbat aldiz ez ote duzu ikusi zeure burua trafikoan preso, konparazio batera, edo bi geltokiren artean mugitu ezinik geratutako metroko bagoi batean eserita, agonia betean zeure burua txizagurari eustera behartu beharrez.

 

Dilema unibertsal horren gainean ez du inork egundo hitz egiten, baina guztiak izan dira noiz edo noiz egoera horretan, eta nahiz eta ez den giza pairamenaren adibide komikoagorik maskuria lehertzekotan edukitzea baino, ohitura duzu horrelako gorabeherak direla eta barrerik ez egiteko harik eta zeure burua arindu arte… zeren eta, nork, hiru urterik gorakoa denik, nahiko luke frakak jendaurrean busti?

 

Horrexegatik, hain zuzen, ez zaizkizu inoiz ahaztuko hitz hauek, zure lagun bati aita hil-hurranak esandako azkenak: “Gogoratu, Charlie”, esan zion, “ez sekula alferrik galdu txiza egiteko aukerarik”. Eta holaxe iragaten da belaunalditik belaunaldira gizaldietako jakituria.

 

Neguko egunerokoa

Paul Auster (Oskar Aranak itzulia)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Copyright © 2012-2020 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.