0

M-Lehiaketa 2016: ekitaldi nagusia udaletxeko batzar aretoan

Posted by udaleuskaltegia on 2016/03/09 in Sailkatugabeak |

Atzo, martxoak 8, Nazioarteko Emakumearen eguna dela eta, M-Lehiaketako ekitaldi nagusia izan genuen udaletxeko batzar aretoan. Alde batetik, sariak banatu genituen, eta, horretarako, Irma Arnaiz zinegotzia izan genuen gurekin. Bi saridun izan dira, Fatima Tubia udal euskaltegiko ikaslea eta Maite Fresnillo herritarra (bidaia batean izanik, etortzea ezinezkoa izan zuena) . Bestetik, gure lehiaketarako aurten diseinu […]

0

M-Lehiaketa 2016: ekitaldi nagusia udaletxeko batzar aretoan.

Posted by udaleuskaltegia on 2016/03/08 in Sailkatugabeak |

Gaur, Martxoak 8, Nazioarteko Emakumearen Eguna dela eta, M-Lehiaketa 2016ko ekitaldi nagusia antolatu dugu Beasaingo udaletxeko batzar aretoan. Lehiaketako sariak banatzeaz aparte, Maite Gurrutxaga ipuin-ilustratzailea izango dugu gurekin. Bere lan prozesuaz hitz egingo digu eta ikasle, mintzalagun eta nahi duten herritar guztiek galderak egiteko aukera izango dute eta solasaldi atseginaz gozatzekoa.

1

M-Lehiaketa 2016: Bosgarren galdera

Posted by udaleuskaltegia on 2016/03/04 in Sailkatugabeak |

Hona hemen M-Lehiaketa 2016ko 5. emakumearen izena asmatzeko hiru pistak: Amezketan jaio zen 1983an gure lehiaketako 5. emakumea.   EHUko Leioako Arte Ederretako fakultatean eta Bartzelonako Unibertsitatean ikasteaz gain, ilustrazio ikasketak egin zituen Ignasi Blanchen eskutik.   Urtean hasi zen liburuetako ilustrazioak egiten eta 2014an Euskadi Literatura Saria irabazi zuen, Literatura Lanen Ilustrazioaren kategorian Habiak […]

0

M-Lehiaketa 2016: Laugarren galdera

Posted by udaleuskaltegia on 2016/03/03 in Sailkatugabeak |

Hona hemen M-Lehiaketa 2016ko laugarren emakumearen izena asmatzeko hiru pistak:   Euskal Herrian jaio eta Bartzelonan trebatutako argazkilari profesionala da. 130.000 argazkitik gorako artxibo propioa du. Natura eta bidaiak protagonismo handia daukate bere lanetan, eta 6 liburu ditu gai horiek ardatz hartuta. Munduan zehar ibili da lanean: Perun, Bolibian, Txilen, Norvegian, Finlandian, Italian, Marokon, Himalaian, […]

1

M-Lehiaketa 2016: 3. galdera

Posted by udaleuskaltegia on 2016/03/02 in Sailkatugabeak |

Hauek dira M-Lehiaketa 2016ko 3. emakumea asmatzeko hiru pistak:   1971ean jaio zen gure artista hau, Lazkaon, hain zuzen.   Arte Ederretako ikasketak egin zituen eta mota desberdinetako material eta teknikak erabiltzen ditu eta horiekin esperimentatzen du: pintura, collagea, marmola, etab.   Duela urte batzuk Arte Plastikoen Goiart saria jaso zuen Ordizian.  

0

GRAMATIKA: -(R)IK kasu-marka (partitiboa)

Posted by udaleuskaltegia on 2016/03/01 in Sailkatugabeak |

Singularrean erabiliko dugu partitiboa: Ez zuen gailetarik jan             Ez zituen gailetarik jan Ez dut lagunik ikusi                   Ez ditut lagunik ikusi Mendian ez dago zuhaitzik     Mendian ez daude zuhaitzik Ez da berdin: Ez dut ogirik ekarri (indefinitua)                   Ez dut ogia ekarri (ezaguna da ogia) Ikusi duzu txakurrik kalean (indefinitua)   Ikusi duzu txakurra kalean? […]

1

M-Lehiaketa 2016: Bigarren galdera

Posted by udaleuskaltegia on 2016/03/01 in Sailkatugabeak |

Hona hemen M-Lehiaketako bigarren emakumea/k asmatzeko hiru pistak: Bi emakume artista ditugu hauexek. 1993an tailer bat sortu zuten eta bertan lan egiten dute elkarrekin gaur egun ere. Beren lanen artean “Zipristin 2010” izenekoa da ezagunenetakoa, eta, besteak beste, Antioko Interpretazio Zentroan ikusgai egon zen. NORTZUK DIRA???

Copyright © 2012-2017 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.