0

M-Lehiaketa 2016

Posted by udaleuskaltegia on 2016/02/29 in Sailkatugabeak |

M-LEHIAKETA

 

Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da urtero mundu osoan.

Beasaingo Udal Euskaltegiak, aurreko urteetan hasitako bideari jarraituz, eta, bere ekarpen xumea egin nahian, aurten Diseinu eta artearen munduan murgiltzeko proposamena egingo dizue, arlo horretan Goierriko eta Euskal Herriko emakume euskaldunek jorratutako bidea hobeto ezagutzeko. Hala, otsailaren 29tik martxoaren 4ra bitartean, hainbat galdera plazaratuko ditugu eta zuen parte-hartzea eskatuko.

Era horretan, emakumeen ekarpena eta ahalegina ikusaraztea   lortuko dugu denon artean.

Galderak udal euskaltegiko blogean (http://beasaingoudaleusk.blogariak.net/)   eta facebooken (https://www.facebook.com/udaleuskaltegia.beasain) argitaratuko dira, baita Beasaingo Udaleko web orrian ere (http://www.beasain.eus). Erantzunak e-postaz (euskaltegia@beasain.eus), blogean, facebook-en edota paperean euskaltegian bertan eman ahal izango dira. Lehenengo galdera, otsailaren 29an argitaratuko da eta azkena eta bosgarrena martxoaren 4an.

Martxoaren 8an, goizeko 10:00etan sariak emateko ekitaldia izango da. Udaleko Batzar Aretoan egingo dugu, eta, bertan, Maite Gurrutxaga ilustratzailea izango dugu gurekin. Maite Gurrutxagak bere lan prozesuaz hitz egingo digu, egindako marrazkiak erakutsi, erabiltzen dituen materialen berri eman eta entzuleen galderei erantzungo die.

Herritar guztiak gonbidatuta daude ekitaldian parte hartzera.M_Lehiaketa2016

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Copyright © 2012-2020 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.