0

Bost minutuko ikastaroa Beasaingo Udal Euskaltegiarekin

Posted by udaleuskaltegia on 2015/10/15 in Sailkatugabeak |
Erlojua
GRAMATIKA

Zer da egiantzekotasuna? Itxura guztien arabera gertatuko den zerbait.

Hori adierazteko, honako esapideak erabili ohi dira:

DIRUDIENEZ: Dirudienez, ezin izan dute ezer egin.

ANTZA DENEZ: Antza denez, ezin izan dute ezer egin.

Batzuetan, denez ezabatu egiten da: Ahaztu egin zaie, antza.

ITXURA DENEZ (itxuraz), ezin izan dute ezer egin.

AGIDANEZ, AGIDANEAN: Agidanez, oraindik ez da inor etorri/ Beste hori, agidanean, hau baino hobea da.

Nonbait: Sasoi hartan, nonbait, gauza horiek ohikoak ziren

 

 

 

MUSIKA-POESIA

Atzo laguna joan zen berriz inoiz ez itzultzeko

https://www.youtube.com/watch?v=GluY60IdQA8

 

“Negar egin zenuen bizitza ulertzeko,

gabaz jaio ginela egusentian hiltzeko”

 

 

BIDEOA: Kerobia, Garuna eta gorputza

 

http://edlieze.blogspot.com.es/2011/03/atzo-laguna-joan-zen-berriz-inoiz-ez.html

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Copyright © 2012-2018 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.