0

Bost minutuko ikastaroa Beasaingo Udal Euskaltegiarekin!

Posted by udaleuskaltegia on 2015/10/13 in Sailkatugabeak |

 Erlojua

 

GRAMATIKA

 

Ezberdinak:

Uxueri DAGOKIONEZ /

Uxueri DAGOKIONEAN

Begiratu batera antzekoak diren arren, esanahiari dagokionez ezberdinak dira.

“Uxueri dagokionean” denborazko esaldia da soilik, eta hau esan nahi du: Uxueren txanda denean, Uxueri dagokion garaian, Uxueri dagokion unean… NOIZ galderari erantzun behar dio beti. Beraz, ez da zuzena beste esanahi batekin erabiltzea.

“Uxueri dagokionez” egiturak, berriz, bi esanahi ditu:

a) Uxueren inguruan

&#61623         Uxueri dagokionez, ez dut besterik esateko.

&#61623         *Uxueri dagokionean, ez dut besterik esateko.

b) Uxueri dagokiolako

&#61623         Uxueri dagokionez, berak egingo duelakoan gaude.

&#61623         *Uxueri dagokionean, berak egingo duelakoan gaude.

&#61623          

1. Zein esaldik adierazten du “Uxueren inguruan” ez dutela deus esanen?

a) Uxueri dagokionez, ez dute deus esanen.

b) Uxueri dagokionean, ez dute deus esanen.

2. Zein esaldik adierazten du “Uxueren txanda denean” ez dutela deus esanen?

a) Uxueri dagokionez, ez dute deus esanen.

b) Uxueri dagokionean, ez dute deus esanen.

3. Zein esaldik adierazten du “Uxueri dagokiolako” ez dutela deus esanen?

a) Uxueri dagokionez, ez dute deus esanen.

b) Uxueri dagokionean, ez dute deus esanen.

Erantzunak: 1. a , 2. b eta 3. a.

 

ARTIKULUA

 

Frantses hizkuntzari buruz ari da Eneko Gorri artikulu honetan. Euskaldunoi oso ezagunak egiten zaizkigun arazoak ematen dira Frantzia ere…(moldatua dago).

 

 

Hiperzuzentasunaz

 

Eliteek mespretxatzen dute hiri inguruetako auzoetako gazteen hizkera;

 

Gurasoek mesfidantzaz ikusten beren nerabeena,

 

eta hiritarrek burlaz laborariena.

 

Segolène Royale lehendakarigaiak, Txinako harresian egindako elkarrizketa batean izenondo bat gaizki deklinatzeagatik, burla biltzen segitzen du… 2007. urteaz geroztik (ingurune matxista batean emazte izateak dakarren anplifikazioarekin, erran gabe doa)

 

Hizkuntzek funtzio desberdinak betetzen dituzte. Horien artean, garrantzitsuena, lur huntako biztanleak harremanetan ematen gaituena, garen herritarrak batzen gaituena eta elkar aditzea ahalbidetzen duena, funtzio komunikatiboa da. Bereizi baino gehiago, hizkuntza batek batzen gaituelako.

Gurera ekarrita, «euskaldun berri» eta «hizkuntzaren hiper-zuzentasun» kontzeptuei buruz galdekatzera narama. Galdera asko… gaurkoan erantzunik ez.

 

http://www.berria.eus/paperekoa/1922/022/002/2015-09-16/hiperzuzentasunaz.htm

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Copyright © 2012-2018 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.