0

Bost minutuko euskara ikastaroa Beasaingo Udal Euskaltegiarekin

Posted by udaleuskaltegia on 2015/10/23 in Sailkatugabeak |

    GRAMATIKA Egitura inpertsonalak; esaldi hauen artean, ba al dago bigarrenaren alde egiteko gomendiorik? 1.Bileran gai asko aztertuko dira. 2.Bileran gai asko aztertuko ditugu/dituzte.   Ondo dakizunez, biak dira zuzenak. Baina komunikologoen aholkua da estilo pertsonala erabiltzea. Begiratu zer dakarren horren kontura IVAPen Estilo Liburuak, 132. orrialdean : «AHAL DELA, UTZI AGERIAN EGILEA Gaztelaniaz […]

0

Beasaingo Udal Euskaltegiak Segura Irratiko Bixi-bixi saioan

Posted by udaleuskaltegia on 2015/10/20 in Sailkatugabeak |

Bihar, urriak 21, Beasaingo Udal Euskaltegiak hasiera emango dio Segura Irratiko Bixi-bixi saioko 2015-2016 denboraldiari. Biharko saioan, Jon Antxiak, Beasaingo Udal Euskaltegiko irakasleak, irakurritako berri baten inguruan hitz egingo du, alegia, Interneten hedabideetako euskarazko kontsultek gora egin omen dute eta horrek duen garrantzia pixka bat aztertuko du. Zinez interesgarria izango da, eta, ez galdu entzuteko […]

0

Bost minutuko ikastaroa Beasaingo Udal Euskaltegiarekin

Posted by udaleuskaltegia on 2015/10/15 in Sailkatugabeak |

GRAMATIKA Zer da egiantzekotasuna? Itxura guztien arabera gertatuko den zerbait. Hori adierazteko, honako esapideak erabili ohi dira: DIRUDIENEZ: Dirudienez, ezin izan dute ezer egin. ANTZA DENEZ: Antza denez, ezin izan dute ezer egin. Batzuetan, denez ezabatu egiten da: Ahaztu egin zaie, antza. ITXURA DENEZ (itxuraz), ezin izan dute ezer egin. AGIDANEZ, AGIDANEAN: Agidanez, oraindik ez […]

0

Bost minutuko ikastaroa Beasaingo Udal Euskaltegiarekin!

Posted by udaleuskaltegia on 2015/10/13 in Sailkatugabeak |

    GRAMATIKA   Ezberdinak: Uxueri DAGOKIONEZ / Uxueri DAGOKIONEAN Begiratu batera antzekoak diren arren, esanahiari dagokionez ezberdinak dira. “Uxueri dagokionean” denborazko esaldia da soilik, eta hau esan nahi du: Uxueren txanda denean, Uxueri dagokion garaian, Uxueri dagokion unean… NOIZ galderari erantzun behar dio beti. Beraz, ez da zuzena beste esanahi batekin erabiltzea. “Uxueri dagokionez” […]

0

Bost minutuko ikastaroa! Beasaingo Udal Euskaltegiarekin

Posted by udaleuskaltegia on 2015/10/08 in Sailkatugabeak |

  Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailari esker, egunero euskara gaitasuna hobetzeko hainbat aholku, iradokizun, bitxikeria,…  jasotzeko aukera dugu.   BOST MINUTUKO IKASTAROA! du izena eguneroko buletin honek eta helburua egunean bost minutuz, erabiltzen dugun hizkuntzaren gainean erreparatzea da.   Hona hemen gaurko buletina:   GRAMATIKA   ERABILERA OKERRAK II   Litro bat […]

Copyright © 2012-2017 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.