0

Ttakun-ttakun lehiaketa

Posted by udaleuskaltegia on 2015/03/06 in Ttakun-ttakun |

Atzo, martxoak 5, Ttakun-ttakun lehiaketako sari banaketa egin zen Beasaingo Udal Euskaltegian. Dakizuenez, laster Emakumearen Nazioarteko Eguna izango dugu eta, urtero bezala, bi astetan zehar hainbat galdera argitaratu ditugu musika arloan emakumeek egindako ekarpena agerian jartzeko.

Galderen erantzunak hauek dira:

1. Garazi Zabaleta

2. Maria Amolategi

3. Lore Aldaregia

4. Irati Badiola

5. Sara Zufiaurre

Bai ikasleen aldetik, baita herritarren aldetik ere, oso parte-hartze ona izan da eta guztioi gure esker ona adierazi nahi dizuegu. Eskerrak eman behar dizkiegu, halaber, Beasaingo Udaleko Kultura eta Euskara sailari zein HITZA egunkariari emandako laguntzagatik. Zuei esker, errazagoa izan da lehiaketaren antolaketa.

Lehiaketako irabazleak hauexek izan dira:

1. Fran Aizpun (ikaslea)

2. Mikel Olano (herritarra)

Sariak Beasaingo Udal Euskaltegiko Fundazioko lehendakaria den Aitor Larburuk eman zituen, eta gure artean egon zen ondoren egin zen solasaldian. Solasaldi horretan, Arantxa Gastesik (Beasaingo Musika Eskolako zuzendaria), Sara Zufiaurrek (Euskadi Orkestrako lehenengo emakume klarinete-jolea) eta Garazi Zabaletak (eMusic ekitaldiko doinuaren sortzailea) hartu zuten parte, eta musika munduan egindako ibilbidearen berri emateaz gain, emakumeak esparru horretan duen eraginaz eta egiten duen ahaleginaz hitz egin zuten.

Bukatzeko, luntx txiki bat eskaini zen, eta kontu-kontari aritu ziren denak.Logoa  _DSC2958  _DSC2962  _DSC2963  _DSC2964  _DSC2966  _DSC2967  _DSC2971  OLYMPUS DIGITAL CAMERA  OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Copyright © 2012-2018 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.