2

Ttakun-ttakun lehiaketa Udal Euskaltegian, Nazioarteko Emakumearen Eguna dela eta

Posted by udaleuskaltegia on 2015/02/19 in Sailkatugabeak |

Ttakun-ttakun!

         Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da urtero mundu osoan. 

        Beasaingo Udal Euskaltegiak, aurreko urteetan hasitako bideari jarraituz, eta, bere ekarpen xumea egin nahian, aurten Musikaren munduan murgiltzeko proposamena egingo dizue, arlo horretan Goierriko eta Euskal Herriko emakume euskaldunek jorratutako bidea hobeto ezagutzeko. Hala, otsailaren 24tik martxoaren 3ra bitartean, hainbat galdera plazaratuko ditugu eta zuen parte-hartzea eskatuko.

         Era horretan, emakumeen ekarpena eta ahalegina ikusaraztea   lortuko dugu denon artean.

         Martxoaren 5ean, sariak emateko ekitaldia izango da, eta, ekitaldi horretan, musika arloko hainbat emakume izango ditugu gurekin, beren bizipenez eta eskarmentuez hitz egiteko.

         Gonbidatuta zaudete herritar guztiok ekitaldi horretara. Zatozte!

 Logoa

 

 

 

 

Etiketak:

2 Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Copyright © 2012-2018 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.