4

Ttakun-ttakun lehiaketa: 3. galdera

Posted by udaleuskaltegia on 2015/02/26 in Ttakun-ttakun |

Hauxe duzue 3. galdera: 1946. urtean sartu zen Loinatz Abesbatzan beste hainbat neskarekin batera.   Urte askotan, abesbatzako gazteena izan zen, eta, gaur egun ere, abesten jarraitzen du. Sopranoa da.   Bere ahotsa agertoki askotan entzun ahal izan da: Beasaingo parrokian, Usurbe antzokian, Donostiako Kursaalen, Santa Maria elizan, etab.   NOR DA?

0

Ikasle bazkaria Inauterietan, Olaberrian

Posted by udaleuskaltegia on 2015/02/25 in Bazkaria |

Inauteriak ospatzeko, Beasaingo Udal Euskaltegiko ikasle talde batek bazkari berezi bat egitea erabaki zuen eta Olaberrian egin zuten bazkaria. Ederki bazkaldu zuten eta giro ederrean aritu ziren kontu kontari.    

4

Ttakun-ttakun lehiaketa: 2. galdera

Posted by udaleuskaltegia on 2015/02/25 in Ttakun-ttakun |

Hauxe duzue 2. galdera: Emakume goierritar honek Goierri eta Euskal Herriko mugetatik kanpora zabaldu du bere ahots ederra.   Gaztea Sariak 07an, sari bat jaso zuen garai hartako bere taldeak.   Talde horrekin grabatu zuen lehenengo diskoan Itxura Garestia izeneko kanta azpimarra daiteke.   NOR DA?

4

Ttakun-ttakun lehiaketa: 1. galdera

Posted by udaleuskaltegia on 2015/02/24 in Ttakun-ttakun |

Hauxe duzue lehenengo galdera: 1.        Beasainen jaio zen 1987an 2.        2016ko maiatzaren 5etik 8ra Donostian izango den jaialdi garrantzitsu baterako aukeratu dute berak sortutako kanta bat. 3..        Jaialdi horretan gazteak izango dira protagonista.     NOR DA? 

2

Ttakun-ttakun lehiaketa Udal Euskaltegian, Nazioarteko Emakumearen Eguna dela eta

Posted by udaleuskaltegia on 2015/02/19 in Sailkatugabeak |

Ttakun-ttakun!          Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da urtero mundu osoan.          Beasaingo Udal Euskaltegiak, aurreko urteetan hasitako bideari jarraituz, eta, bere ekarpen xumea egin nahian, aurten Musikaren munduan murgiltzeko proposamena egingo dizue, arlo horretan Goierriko eta Euskal Herriko emakume euskaldunek jorratutako bidea hobeto ezagutzeko. Hala, otsailaren 24tik martxoaren 3ra bitartean, hainbat galdera plazaratuko […]

Etiketak:

Copyright © 2012-2017 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.