0

Uda ikastaroko ikasleak Iztueta baserrira bisita

Posted by udaleuskaltegia on 2014/07/10 in Sailkatugabeak |

Uztaileko uda ikastaroaren barruan, atzo ikasle talde bat Lazkaomendiko Iztueta baserrira joan zen hango instalazioak bisitatzera. Izan ere, nahiz eta, aspaldian esnegintzan jardun arren, duela gutxi produktu berriak merkaturatzen hasi dira beren ekoizpenaren osagarri.

Benetan bisita interesgarria izan zen, oso azalpen onak jaso zituzten, galdera ugari ere egiteko aukera izan zuten, eta, nola ez, produktu berriak (jogurtak eta izozkiak) dastatzekoa.

Mila esker, beraz, Beasaingo Udal Euskaltegiaren partez, Iztueta baserriko familiari, egin ziguten harreragatik.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA  OLYMPUS DIGITAL CAMERA  OLYMPUS DIGITAL CAMERA  OLYMPUS DIGITAL CAMERA  OLYMPUS DIGITAL CAMERA  OLYMPUS DIGITAL CAMERA  OLYMPUS DIGITAL CAMERA  OLYMPUS DIGITAL CAMERA 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Copyright © 2012-2018 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.