0

Arriarango Urtegira eta Araztegira bisita Beasaingo Udal Euskaltegitik: ikasle talde batek idatzitako kronika.

Posted by udaleuskaltegia on 2014/06/12 in Sailkatugabeak |

Ikastaroa bukatzen ari garenez, atzo txango bat egin genuen eta Arriarango Urtegira joan ginen.

Beasaingo geltokian, 09:15ean geratu ginen eta han autobusa hartu genuen. Garaiz iritsi ginenez, atera ere, garaiz atera ginen.

Lehenengo, Arriarango Urtegira joan ginen. Lekua oso polita da. Urtegia 1993an bukatu zuten eraikitzen, baina 1994ko uztailaren 28an inauguratu zen.

Urtegiko horma hormigoiz eginda dago, eta, bertan, Nestor Basterretxearen eskultura bat dago; horregatik, berezia da. Artelan hori bi elementu asimetrikoz osatua dago, eta 24mko altuera dauka. Egileak dioenez, zerurantz irekitako bi enbutu dira.

Jende asko geundenez, bi talde egin genuen urtegia ikusteko.

Hasteko, gida batek urtegiko neurrien eta bere funtzionamenduaren berri eman zigun:

2,3 milioi m3ko kapazidadea dauka.

Urtegiaren uharkak 57 metroko altuera dauka.

250 l/s inguruko erregulazio ahalmena du.

Azalera 18ha (8Km2)-koa da.

Emaria 0,013 m3/s-koa da.

Urteko 2.355.000m3-ko kontsumoa asetzeko eraikia dago. Goierriko 33.971 biztanleren beharrizanak betetzen ditu. Zehazki, ondorengo udalerri hauetakoena: Ormaiztegi, Segura, Idiazabal, Olaberria, Beasain, Ordizia, Lazkao, Itsasondo, Arama, Altzaga, Orendain, Gaintza, Baliarrain eta Legorreta.

Sustatzailea Gipuzkoako Foru Aldundia izan zen.

Azalpenak entzun ondoren, urtegiko hormaren barruan sartu ginen, ura nola bideratzen den ikustera. Gero, ateratzean, urtegiko hormako irtenune batean, bi ahuntza ikusi genuen.

Berriro, autobusa hartu genuen araztegira joateko. Han, beste azalpen batzuk eman zizkiguten.

Hasieran, ura urtegian pilatzen da. Arriarango urtegiko ura hiru lekutatik etortzen da: alde batetik, eurietatik, eta beste aldetik bi errekatatik. Urtegian, lau maila ur daude, eta, noizean behin, maila horiek aztertzen dira; beraz, emaitzen arabera hartzen dute ura araztegira eramateko.

Araztegia ura garbitzen dute. Garbitzeko, hiru elementu mota kendu behar dituzte, alegia, mineralak, lokatzak eta bakterioak. Lehenengo prozesuak ur zikinak garbitzen ditu, eta, bigarrenak ur garbiak edateko moduko ur bihurtzen ditu.

Ur zikinak garbitzeko, ozonoa erabiltzen da. Normalean, ura garbitzeko prozesuan behin botatzen da ozonoa, baina garaiaren arabera, bi aldiz bota behar izaten da, batzuetan. Momentu horretan, mineralak kendu dira uretatik.

Hurrengo prozesua dekantatzea da. Hor lokatza behean geratzen da eta ur garbia goian. Ur garbia iragazi egiten da. Momentu horretan, ura garbi dago baina oraindik ez daiteke edan.

Hirugarren prozesuan, uraren bakterioak kendu behar dira ura edan ahal izateko, eta, horretarako, kloroa botatzen da. Biztanle kopuruaren arabera, fluorra ere botatzen da.

Orain, ura presta dago jada gure etxera eramateko.

Araztegiko bisita bukatzeko, opari txiki bana eman ziguten eta argazki bat atera ziguten oroimenerako.

Handik berriro Beasainera itzuli ginen autobusez.

Oso bisita interesgarria izan zen, benetan.

20140610_111702  20140610_103212  20140610_111724  20140610_112105  20140610_103206  20140610_103330  20140610_111708  DSC_2905  DSC_2903  DSC_2874  DSC_2854  DSC_2853  DSC_2850  DSC_2845  20140610_103157

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Copyright © 2012-2018 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.