0

IKASTURTE AMAIERAKO TXANGOA: ARRITKRUTZEKO KOBAZULOA ETA ARANTZAZUKO SANTUTEGIA.

Posted by udaleuskaltegia on 2014/05/19 in Sailkatugabeak |

   Ekainaren 14an, larunbatean, Beasaingo Udal Euskaltegiak ikasturte amaierako txango bat antolatu du. Ikasle, mintzalagun eta gainontzeko herritar guztiok gonbidatuta zaudete.
   Goizeko 10:00etan elkartuko gara Beasaingo tren geltokian, bertan, autobusa hartzeko. 11:00etan Arrikrutzeko kobazuloaren bisita egingo dugu, eta, ondoren, Arantzazura joango gara.
   Arantzazun bertako ikuspegiez gozatzeaz g…ain, bazkaldu egingo dugu. Etxetik nork bere bazkaria eraman dezake, edo jatetxean bazkaldu ahal izango da. Kasu horretan, aldez aurretik horren berri eman beharko da erreserba egiteko.
Arratsaldeko 16:00etan Arantzazuko santutegiaren bisita gidatua egingo dugu, eta, bisita amaituta, Beasaina itzultzeko autobusa hartuko dugu.
   Prezioa: 6€ (bazkaria aparte)
   Beraz, aukera aparta izango duzue animatzen zareten guztiok egun ederra pasatzeko eta euskara praktikatzeko giro jatorrean.
   Anima zaitezte!!!
   Tel: 943028100
   e-posta: euskaltegia@beasain.net

Arantzazu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Copyright © 2012-2018 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.