0

Beasaingo Udal Euskaltegiko ikasleek Udal Liburutegia bisitatu dute.

Posted by udaleuskaltegia on 2014/05/16 in Sailkatugabeak |

   Maiatzaren 14an, Beasaingo Udal Euskaltegiko ikasle eta irakasleak Udal Liburutegian izan ziren bisitan. Alde batetik, “Irakurri, gozatu, oparitu” kanpainaren barruan irakurmena bultzatu eta, bestetik, herriko zerbitzu interesgarri hori ezagutaraztea ziren bisita horren helburu nagusiak.

   Udal Liburutegiko teknikaria den M. Jose Sorazuk hainbat azalpen eta gomendio eman zizkigun: liburuen antolaketa eta sailkapenaz, beren eguneroko lanaz, uda honetan igerilekuan izango den zerbitzu berriaz eta irakurtzea merezi duten hainbat liburuz. Bestalde, UNESCOk liburutegietarako sortutako araudiaren inguruaz ere hitz egin zigun eta testua helarazi.

   Bisita amaitzeko sail desberdinak ikusten aritu ginen eta galderak egiteko aukera izan genuen. Zinez interesgarria izan zen.

   Mila esker!!!

Udal Liburutegira bisita 001  Udal Liburutegira bisita 002  Udal Liburutegira bisita 003

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Copyright © 2012-2020 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.