0

M-Kirolari: sari ematea

Posted by udaleuskaltegia on 2014/03/06 in Sailkatugabeak |

M-Kirolari 001 M-Kirolari 004 M-Kirolari 005 M-Kirolari 009 M-Kirolari 021 OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA M-Kirolari 022

Etzi, Nazioarteko Emakume Langilearen eguna dela eta, gaur, martxoak 6,  M-Kirolari lehiaketari amaiera emateko, solasaldi interesgarri bat antolatu dugu Beasaingo Udal Euskaltegian. Bertan, Lidia Hernandezek eta Maribi Lopezek Hiri Debekatuaren Maparen berri eman digute: proiektua nola sortu zen eta aurrera eramateko egindako lana azaldu digute, hainbat diapositiba eta bideoren laguntzaz.

Proiektua ASMUBE elkarteak eskatuta egin zuten eta Udalaren laguntza izan dute egin ahal izateko.

Beasaingo Udal Euskaltegiko ikasle, irakasle, mintzalagun eta bestelako herritarrek ere hartu dute parte ekitaldian, eta Beasaingo Udal Euskaltegiko Fundazio Batzordeko Lehendakaria den Aitor Larburu ere izan dugu gure artean. Gustura erantzun dituzte hizlariek ikasleek egindako galderak eta, ekitaldiaren amaieran, M-Kirolari lehiaketako parte-hartzaileen artean zozketa egin da. Hauek izan dira lehiaketako irabazleak:

Ikasleen saria: Aurora Prieto.

Herritarren saria: Raimon Musikala dendako Loinaz Gamayo.

Lehiaketan parte hartu duzuen guztioi gure eskerrik beroena eman nahi dizuegu, emakumeek kirol arloan egindako ahalegina eta ekarpena agerian jartzen lagundu baituzue. Halaber, Udaleko Kultura eta Euskara sailaren laguntza eskertu nahi dugu.

Hurrengo urtean, berriz ere elkartuko gara. Ordura arte…

Oharra.- Hona hemen bost galderen erantzunak:

1. Elena Calvillo

2. Dina Bilbao

3. Josune Bereziartu

4. Maialen Chourraut

5. Leire Olaberria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Copyright © 2012-2018 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.