0

Beasaingo Udal Euskaltegian irakasle lan poltsa osatzeko lehiaketa

Posted by udaleuskaltegia on 2014/03/25 in Sailkatugabeak |

Apirilaren 3ra arte zabalik dago irakasle lan poltsa osatzeko lehiaketan parte hartzeko izen emateko epea. Informazio gehiago hemen.

0

Beasaingo Udal Euskaltegia Segura Irratiko Bixi-bixi saioan

Posted by udaleuskaltegia on 2014/03/11 in Sailkatugabeak |

   Lehengo astean, Beasaingo Udal Euskaltegiko irakaslea den Jon Antxiak Segura Irratiko Bixi-bixi saioan parte hartu zuen, hilero bezala. Oraingo honetan, eta ikasleentzat erabilgarri izan daitezkeen euskararen inguruko tresnen berri eman nahian, Armiarma izeneko datu baseaz hitz egin zuen. Armaiarman oso baliabide interesgarri aurki daitezke: literaturaren zubitegia, euskal prentsaren lanak, kritiken hemeroteka, euskal poesiaren ataria, […]

0

M-Kirolari: sari ematea

Posted by udaleuskaltegia on 2014/03/06 in Sailkatugabeak |

            Etzi, Nazioarteko Emakume Langilearen eguna dela eta, gaur, martxoak 6,  M-Kirolari lehiaketari amaiera emateko, solasaldi interesgarri bat antolatu dugu Beasaingo Udal Euskaltegian. Bertan, Lidia Hernandezek eta Maribi Lopezek Hiri Debekatuaren Maparen berri eman digute: proiektua nola sortu zen eta aurrera eramateko egindako lana azaldu digute, hainbat diapositiba eta bideoren laguntzaz. Proiektua ASMUBE elkarteak eskatuta […]

0

M-Kirolari: bosgarren galdera

Posted by udaleuskaltegia on 2014/03/05 in Sailkatugabeak |

Hona hemen gure bosgarren eta azken emakume kirolaria asmatzeko hiru pista: 1. Ikaztegietan jaioa, bere lehenengo urratsak atletismoan egin bazituen ere, 25 urterekin hasi zen lehiatzen pistako txirrindularitzan. 2. Egunero 3 orduko entrenamendu-saioak egiten ditu, une berezietan, 4 edo 5 ordukoak. 3. 2008ko Beijing-eko Joko Olinpikoetan parte hartu zuen eta brontzezko domina eskuratu. NOR DA?

0

M-Kirolari: laugarren galdera

Posted by udaleuskaltegia on 2014/03/04 in Sailkatugabeak |

Hona hemen gure laugarren emakume kirolaria asmatzeko hiru pista: 1. 1995. urtean hasi zen arraunean, Kontxako Badiaren uretan, hainbat ikastaro egin ondoren. 2. La Seu d’Urgell du entrenatzeko ohiko lekua. 3. 2008ko Joko Olinpikoetan parte hartu zuen, baita 2012koetan ere. Azken horietan, Londoren, brontzezko domina ekarri zuen Euskal Herrira. NOR DA?

0

M-Kirolari: hirugarren galdera

Posted by udaleuskaltegia on 2014/03/03 in Sailkatugabeak |

Hona hemen gure hirugarren emakume kirolaria asmatzeko hiru pista: 1. 17 urte betetzean, telebistan ikusitako erreportaje baten ondorioz, kirol eskaladaren munduan sartzea erabaki zuen. 2. Estatu Batuetako Climbing errebista prestigiotsuak Golden Piton Award saria eman zion. 3. 1998an, 8c zailtasuneko bide bat burutzen zuen lehenengo emakumea bihurtu zen. NOR DA?

Copyright © 2012-2017 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.