0

M-Kirolari: bigarren galdera

Posted by udaleuskaltegia on 2014/02/27 in Sailkatugabeak |

Hona hemen gure bigarren emakume kirolaria asmatzeko hiru pista: 1. Orbea Txirrindularitza Taldean ekin zion kirolari izateari. 2. Abentura eta bidaiak erabiltzen zituen entrenamendu moduan, eta lehenengo bidaia garrantzitsua 1984an egin zuen Laponiara. 3. 1997ko San Juan egunean Karibe Itsasoan desagertu zen bidaiatzen zihoan katamarana matxuratuta. NOR DA?

1

M-Kirolari: lehenengo emakume kirolaria

Posted by udaleuskaltegia on 2014/02/26 in Sailkatugabeak |

Gure lehenengo emakume kirolaria asmatu ahal izateko, hona hemen hiru pista: 1. Beasainen jaioa da gure lehenengo emakume kirolari hau. 2. Bere mendiko zaletasuna txikitatik datorkio gure kirolari honi, aitarekin Aralarren asko ibiltzen baitzen. 3. Kirolari honek Euskal Mendi Federazioaren mendi lasterketako saria jaso berri du. NOR DA?

0

M-Kirolari

Posted by udaleuskaltegia on 2014/02/25 in Sailkatugabeak |

  Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da urtero mundu osoan. Beasaingo Udal Euskaltegiak, aurreko urteetan hasitako bideari jarraituz, eta, bere ekarpen xumea egin nahian, aurten Kirolaren munduan murgiltzeko proposamena egingo dizue, arlo horretan emakume euskaldunek eta Euskal Herritik kanpokoek jorratutako bidea hobeto ezagutzeko. Hala, otsailaren 26tik martxoaren 5a bitartean, hainbat galdera plazaratuko ditugu eta […]

Copyright © 2012-2017 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.