0

Nazioarteko Euskararen Eguna

Posted by udaleuskaltegia on 2013/11/20 in Sailkatugabeak |

Abenduaren 3an, Nazioarteko Euskararen Eguna ospatuko da. Hori dela eta, Beasaingo Udalak eta herriko bi euskaltegiek elkarlanean Mintzodromoa antolatu dute.

Plazapean izango da arratsaldeko 19:00etan, eta bertara gonbidatzen zaituztegu herritar guzti-guztiak, euskaraz hitz eginez egun eder hori ospatzera.

Hiru gai prestatuko ditugu eta, 15 minutuko txandatan hitz egiteko aukera izango duzue. Gaiak egunerokoak izango dira.

Txokolate beroa ere izango da garaiko hotzari aurre egiteko.

Ea bada! Etor zaitezte gure egun handia gurekin ospatzera!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Copyright © 2012-2018 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.