12

Gaur ikasturte berriari ekin diogu…

Posted by udaleuskaltegia on 2013/09/30 in Sailkatugabeak |

  OLYMPUS DIGITAL CAMERA

B1 taldean euskara ikasi duten batzuen esperientzien inguruan aritu gara. Batek txiki-txikitatik bazekien arren, lana dela eta, gutxiago erabili izan du azken urteotan eta orain berriro hasi da euskaltegian. Beste bat duela zortzi urte ikasten hasi zen;gero, umea jaio zenean, utzi zuen euskaltegia eta berriro hasi da umeari lagundu eta jendearekin euskarazko harremanak izateko. Hirugarren batek bere euskara beti hobetu eta gehiago erabili nahi izan du, baina orain arte ez du aukerarik izan eta orain oso gustura joaten da euskaltegira. Azkena duela lau urte hasi zen euskara ikasten bere mutil lagunarengatik, hura euskalduna delako, eta, bere ustez, integratzeko eta euskal kultura ikasteko aukera ona dela euskaltegian ibiltzea.

Eta zu noiz hasi zinen euskara ikasten eta zergatik?

Euskara ikasten hasi zinenetik zer lortu duzu edota zer lortu nahiko zenuke?

Euskara ikaslearen esperientzia horretan zer da gehien gustatzen zaizuna?

Euskara ikastea edo ikasten saiatze merezi izan al dizu? Zergatik?

Eta hemendik aurrera, zer? Zure euskara maila hobetzen jarraitzeko asmorik bai?

12 Comments

  • Maria Jesus(e)k dio:

    Txikitatik eskolan euskara ikasi nuen, baina bakarrik ikasgai bat zen. Gero unibertsitatea dena gaztelaniaz ikasi nuen, eta lanean ere gaztelaniaz egiten nuen. Baina ikusi dut euskara beharrezkoa dela semeak laguntzeko, lan bat aurkitzeko eta jendea egoteko. Horrelako iaz hasi nintzen euskara ikasten. Lagunekin nagoenean eta euskara hitz egiten hasten direnean,
    ia-ia dena ulertzen dut, baina lortu nahi dut den dena ulertu eta beraiekin elkarrizketa hitz egiten. Semeagatik ere nahi dut euskara ikasten. Egunero zerbait berria ikasten dut, eta konturatzen naiz egunez egun hobeto egin dudala. Kurtso honetan erabaki dut ahalegin egitea eta hobetzeko asmoa daukat.

  • aurora(e)k dio:

    Aspalditik hasi nintzen euskara ikasten, baina urte asko pasatu ditut ezer egin gabe, et aurten erabaki dut berriro euskaltegira etortzea, iaz izena eman nuen mintzapraktika egiteko.
    Nire euskara hobetzea, eta ondo hitz egiteko nahi dut.
    Euskaltegian aurten hasi naizenez, kurtso bukaeran esango dut, zer lortu dudan. Beldurrik gabe hitz egin ondo ulertu eta ondo idatzita nahi nuke.
    Niretzat ikasteko gehien gustatzen zaidana klasera etortzea da, jendearekin harremanetan gustura ibiltzen naiz eta gehiago ikasten da.
    Hemendik aurrera gehiago ikasi nahi nuke, eta ni neu nabaritu nahi nuke, eta bai asmoa daukat nire euskara maila hobetu eta jarraitzeko lortu arte.

  • Arantxa(e)k dio:

    Betidanik euskara hitz egiten nahi dut. Duela hogeita bost urte euskara ikasten hasi nintzen. Langabe geratu nintzen eta, horregatik, momentu aproposa izan zen. Niri oso zaila iruditzen zait hitz egiten hastea. Aurten poliki – poliki eta pausoz pauso hitz egitea lortu behar dut etxean, kalean……… Momentuz hizketa laburrak ulertzen ditut. Nire esperientzia oso ona izan da, jende berria eta desberdina ezagutu dut. Gela honetan gauza desberdinak egiten ditugu eta denok ikastea da gehien gustatzen zaidana. Eta hemendik aurrera ahalegin handia behar dut eta asko ikasteko asmoa dut ondo hitz egiteko.

  • blanca(e)k dio:

    Nik txikitan ikasten nuen euskara, baina bakarrik ikasgaia zen.
    Gero lanean hasi nintzen eta lanean erdaraz hitz egiten dut. Orain dela hiru urte hasi nintzen berriro ikasten umeekin hitz egiteko eta bere etxeko lanean laguntzeko, eta lan hobea aurkitzeko.
    Momentuz euskara ulertzea lortu dut gutxi gora behera eta euskara ondo hitz egitea lortu nahi dut umeekin, lagunekin eta lankideekin.
    Gustatuko litzaidake elkarrizketa mantentzea eta bigarren perfila ateratzea.
    Hemendik aurrera, nire helmuga da euskara hitz egitea leku guztietan, ez bakarrik euskaltegian eta lotsa kentzea

  • MANUELA(e)k dio:

    Orain dela hiru urte euskara ikasten hasi nintzen, Beasainen bizitzera etorri naizelako.

    Orain euskara ulertzea lortzen ari naiz eta jendearekin hitz egin nahi nuke.

    Euskaltegira oso gustura joaten naiz. Gainera, jendea ezagutu dut, baita bere ohiturak ere.

    Nire asmoa poliki-poliki euskara hobetzea da.

  • MERTXE(e)k dio:

    Ni betidanik saiatu izan naiz euskara ikasten, baina orain dela 3 urte gogo handiagoarekin hartu nuen, denbora gehiago daukat eta.

    Orain arte lortu dut, jendeak hitz egiten duenean, gehiago ulertzea, eta, hemendik aurrera, nire helburua jendeari ulertzea eta haiekin hitz egitea da.

    Ni euskaltegira oso gustura etortzen naiz, eta gehien gustatzen zaidana tailerrak eta txangoak egitea da. Horrela gehiago hitz egin dezakegu.

    Hemendik aurrera ahalegin handia egingo dut, hitz egiteko

  • RAUL(e)k dio:

    Ni orain dela hiru urte euskaraz ikasten hasi nintzen, haietako bi interneten bidez, neure kabuz.
    Iaz, Beasaingo Udal Euskaltegian hasi nintzen mintza praktika egiteko.
    Orain arte lortu dut, behintzat, zeri buruzkoak diren elkarrizketak jakitea.
    Niri gustatzen zaidana,besteak beste, Euskal Herriko historiari buruz ikastea da.
    Hemendik aurrera, nire asmoa B1 ateratzea da. Ahaleginez eta iraunkortasunez, uste dut lortuko dudala.
    Horrez gain, etorkizunean, nire emazte eta semearekin euskaraz ondo hitz egitea gustatuko litzaidake.

  • khadija(e)k dio:

    Orain dela bi urte hasi nintzen euskara ikasten. Oso hizkuntza polita iruditu zait beti eta duela bi urte alaba bat eduki nuen. Alabari, etxeko lanak egiten lagundu behar diot; gainera, batzuetan, lanean, gazteleraz ez dakien jendea topatzen dut.

    Nik uste dut, azkeneko urtean asko ikasi nuela. Nire helburua euskaraz ondo hitz egitea, eta, horrela, inguruko jendearekin komunikazio hobea lortzea da, eta, ahal badut, lehenengo perfila gainditu nahi dut.

    Euskaraz ulertzeak ate asko irekitzen ditu. Orain Euskadiko kulturari buruz gehiago dakit. Lana lortzea zailagoa da.

  • maixabel(e)k dio:

    Ni duela bost urte hasi nintzen euskara ikasten. Denbora asko daramat euskara jakin gabe eta ikasi nahi dut nire lanagatik eta euskara ikasteko gogoa dudalako.
    Nire lehen helburua euskara ulertzea da eta gero mintzatzea.
    Euskara-ikaslearen esperientzia horretan jendea ezagutzea eta harremanak izatea da.
    Eta hemendik aurrera euskara hobetzen jarraitzeko asmoa dut.

  • TERE(e)k dio:

    Ni duela bi urte euskara ikasten hasi nintzen. Hemen aspalditik bizi naiz,eta euskaraz hitz egin nahi dut.
    Orain arte Euskal Herriko kulturari buruz gauza asko ikasi dut baina euskaraz ondo hitz egitea da nire helmuga.
    Euskara ikasten hasi nintzenetik egunero gauza berriak ezagutu ditut eta hori asko gustatzen zait.

  • Juantxo(e)k dio:

    Ni Beasainen jaio nintzen eta txikitan eskoletan ez zuten euskara erakusten, eta Beasaingo erdigunean erdaraz bizi ginen.
    Orain dela 5 urte, hasi nintzen udal euskaltegian, baina laster utzi nuen, lan arazoak direla eta. Iaz berriro hasi nintzen eta momentuz hemen ari naiz.
    Euskara ikasten hasi nintzenetik gehiago hitz egiten dut euskaraz, bai etxean eta bai kalean, baina oraindik gehienetan erdaraz hitz egiten dut, eta lortu nahi dut euskaraz gehiago hitz egitea.
    Euskaltegian gauza asko gustatzen zaizkit, jendearekin egotea, kultura orokorra ikastea eta urte askoren ondoren, berriro ikasi egiteko ahalegina.
    Hemendik aurrera ematen du zaila dela hobetzea, baina poliki, poliki gehiago ikasi nahi nuke.

  • Belén(e)k dio:

    Orain dela bi urte hasi nintzen euskaraz ikasten, etxean Bogarekin eta aurten euskaltegian ikasten ari naiz. Nire alabarekin euskaraz hitz egiten dut nahiz eta berak eta biok oso zaila den ohiturarik ez eduki. Orain liburu bat irakurtzen ari naiz eta ETB 1ean programa batzuk ikusi eta ulertzen ditut.
    Ni euskaltegian oso gustura joaten naiz eta gauza asko ikasi ditut. Gainera, euskaraz hitz egitera animatzen gaituzte.
    Hemendik aurrera euskaltegian jarraituko dut eta leku guztietan euskaraz hitz egingo dut.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Copyright © 2012-2018 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.