0

Udal euskaltegietako 2013-2014 ikasturtearen hasiera ekitaldia

Posted by udaleuskaltegia on 2013/09/19 in Sailkatugabeak |

                Datorren ostiralean, irailak 20, Gipuzkoako eta Bizkaiko udal euskaltegietako 2013-2014 ikasturtearen hasiera ekitaldia izango da.

                Goizeko 10:00etan, kanpoko bisitariak ditugula kontuan hartuta, Igartza multzoaren bisita gidatua egingo da, Juantxo Agirreren gidaritzapean. Ondoren, 11:00etan, ekitaldi ofizialari hasiera emango zaio, eta, bertan, alkatearekin batera, hainbat agintari eta Gipuzkoako eta Bizkaiko udal euskaltegietako zuzendari izango ditugu gure artean.

                Ekitaldi honen bitartez, 2013-2014 ikasturteko publizitate kanpaina aurkezteaz gain, herritarrak euskara ikasi eta sakontzera animatu nahi ditugu.

                Amaieran, luntxa eskainiko da.

                Herritar guztiok gonbidatuta zaudete ekitaldira!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Copyright © 2012-2018 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.