12

Gaur ikasturte berriari ekin diogu…

Posted by udaleuskaltegia on 2013/09/30 in Sailkatugabeak |

   B1 taldean euskara ikasi duten batzuen esperientzien inguruan aritu gara. Batek txiki-txikitatik bazekien arren, lana dela eta, gutxiago erabili izan du azken urteotan eta orain berriro hasi da euskaltegian. Beste bat duela zortzi urte ikasten hasi zen;gero, umea jaio zenean, utzi zuen euskaltegia eta berriro hasi da umeari lagundu eta jendearekin euskarazko harremanak izateko. […]

1

GAUR BEASAINGO IGARTZA JAUREGIAN UDAL EUSKALTEGIETAKO 2013-2014 IKASTURTEAREN HASIERA EKITALDIA IZAN DA.

Posted by udaleuskaltegia on 2013/09/20 in Sailkatugabeak |

   Ekitaldiaren aurretik, goizeko 10:00etan, Igartza multzoaren bisita gidatua izan da, Juantxo Agirreren gidaritzapean. Benetan polita izan da bisita, eta Juantxo Agirrek datu eta xehetasun ugari eskaini dizkigu.    11:00etan Ekitaldi Ofizialari eman zaio hasiera. Gure artean, honako hauek izan ditugu: Koldo Agirre, Beasaingo alkatea; Zigor Etxeburua, Foru Aldundiko Euskara Zuzendaria; Joseba Erkizia, HABEko zuzendari […]

0

Udal euskaltegietako 2013-2014 ikasturtearen hasiera ekitaldia

Posted by udaleuskaltegia on 2013/09/19 in Sailkatugabeak |

                Datorren ostiralean, irailak 20, Gipuzkoako eta Bizkaiko udal euskaltegietako 2013-2014 ikasturtearen hasiera ekitaldia izango da.                 Goizeko 10:00etan, kanpoko bisitariak ditugula kontuan hartuta, Igartza multzoaren bisita gidatua egingo da, Juantxo Agirreren gidaritzapean. Ondoren, 11:00etan, ekitaldi ofizialari hasiera emango zaio, eta, bertan, alkatearekin batera, hainbat agintari eta Gipuzkoako eta Bizkaiko udal euskaltegietako zuzendari izango ditugu […]

0

Beasaingo Udal Euskaltegian izena eman daiteke oraindik

Posted by udaleuskaltegia on 2013/09/19 in Sailkatugabeak |

2013-2014 ikasturterako badira oraindik euskalduntze eta alfabetatze taldeetan plaza batzuk. Era berean, laugarren mailako taldean izena emateko aukera badago. Informazioa eskatzeko edota matrikula egiteko, interesatuok lehenbailehen jo ezazue Udal Euskaltegira, bertara joanda, telefonoz deituz (943028100) edo e-postaz idatziz (euskaltegia@beasain.net).

0

Beasaingo Udal Euskaltegian, 2013-2014 ikasturtean izena emateko epea zabalik

Posted by udaleuskaltegia on 2013/09/03 in Sailkatugabeak |

UDAL EUSKALTEGIKO 2013-2014ko IKASTURTEAN IZENA EMATEKO EPEA   Noiz: Irailaren 3tik 17ra. Non: Beasaingo Udal Euskaltegian. Informazioa: Tel: 943 028 100. e-posta: euskaltegia@beasain.net facebook-a: http://www.facebook.com/udaleuskaltegia.beasain     Eskaintzen duguna: + Zure euskara freskatzeko edota sakontzeko aukera. + Euskararen erabilera bultzatzekoa. + Euskalduntze (1., 2. Eta 3. Mailak) eta Alfabetatze ikastaroak. + EGA, HABE eta Hizkuntza […]

Copyright © 2012-2017 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.