0

Zegama ezagutuz, goiz pasa ederra!

Posted by udaleuskaltegia on 2013/06/17 in Sailkatugabeak |

   Joan den larunbatean, Beasaingo Udal Euskaltegiko ikasle, irakasle eta mintzalagun talde bat Zegaman izan ginen. Herriko txoko bereziak ezagutzeko aukera izan genuen Ixabel Elortzaren laguntzaz, eta, ondoren, Egur Museoa bisitatu genuen. Bisita amaitzeko, herriko ostatuan eseri ginen hamaiketako ederra egiteko. Eguraldia ere lagun izan genuen, aspaldiko partez…                       […]

0

Zegamara irteera Beasaingo Udal Euskaltegiarekin

Posted by udaleuskaltegia on 2013/06/10 in Sailkatugabeak |

  Datorren larunbatean, ekainaren 15ean, Zegamara irteera antolatu dugu. Goiz pasa joango gara eta, bertako gida baten laguntzaz, bertako txoko eta bitxikeriak ezagutzeaz gain, Anduezaren Egurraren Museoan ere bisita gidatua egingo dugu, eta, amaitzeko, hamaiketakoa egingo dugu.    Beasaingo tren geltoki ondoan elkartuko gara goizeko 09:30ean eta autobusez joango gara elkarrekin.    Goierri ezagutzeko parada izango duzue […]

0

Poltsak egiten ikasteko tailerra Beasaingo Udal Euskaltegian

Posted by udaleuskaltegia on 2013/06/06 in Sailkatugabeak |

   Ikarturtea amaitzear dagoela, ikasle talde batean poltsak egiten ikasteko tailerraren ideia sortu zen. Hala, oihalak, hariak, jostorratzak, eta gainontzekoak eskuratu zituzten eta aste honetan, jo eta ke aritu gara gure poltsa dotoreak egiten. Batek neurri guztiak zehatz-mehatz ekarri zituen, beste batek oihalak neurtu eta ebaki zituen. Denon artean ibili ginen buruorratz eta harien artean lan eta […]

0

Uda ikastaroa: izena emateko epea zabalik!!!

Posted by udaleuskaltegia on 2013/06/05 in Sailkatugabeak |

Zabalik dago Beasaingo Udal Euskaltegian uda ikastaroan izena emateko epea: Noiz: Ekainaren 3tik 19ra. Non: Beasaingo Udal Euskaltegian. Informazioa: Tel: 943 028 100. e-posta: euskaltegia@beasain.net Eskaintzen duguna: + Zure euskara freskatzeko edota sakontzeko aukera. + Euskararen erabilera bultzatzekoa. + Maila guztiak. + Azterketa desberdinetako prestakuntza. + Elkarlana eta giro ezin hobea!! Zatoz!! Udan ere euskaraz […]

Copyright © 2012-2017 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.