0

Hirigintza, ahatetxo itsusia Iñigo Imaz eta Eneko Plazaolaren eskutik Beasaingo Udal Euskaltegian.

Posted by udaleuskaltegia on 2013/05/29 in Sailkatugabeak |

   Oso hitzaldi interesgarriaz gozatzeko aukera izan dugu gaur Beasaingo Udal Euskaltegian. Gure ikasle diren Iñigo Imaz eta Eneko Plazaola arkitekto gazteak hirigintza eta arkitekturaren mundua guregana hurbiltzen saiatu dira, baita lortu ere.

   Hasteko, Beasaingo Udal Euskaltegiko Batzordeburu den Aitor Larburuk ongi etorria eman die eta jaso berri duten Europa mailako International Property Awards izeneko saria dela eta zoriondu ditu, eta, etorkizunean ere, beren arloan euskara lantzen eta zabaltzen jarraitzera animatu.

   Gai honek duen konplexutasun edo zailtasunak bihurtzen omen du Hirigintza ahatetxo itsusi (ipuin zaharrean bezala), baina, era berean, Hirigintzak bere baitan duen edertzeko ahalmenaz baliatuz, zisne ere izan daiteke.

   Hori ikusten laguntzeko, hainbat adibide eman dizkigute, eta, irudi bidez ere ikusi ahal izan ditugu. Izan ere, munduan zehar ikus daitezke ingurunea eta herritarren beharrak kontuan hartuta, eta, batere kontuan hartu gabe, egindako edo zaharberritutako eraikinak edo parajeak.

   Hirigintzaren jasangarritasuna ere izan dute hizpide eta beren jardueran dituzten balioak eta printzipioak azaldu dizkigute.

   Hitzaldiaren amaieran solasaldi polita izan da jakinminez bertaratu direnekin (ikasle, irakasle, mintzalagun eta herritarrekin), eta haien galderei erantzuteko trebezia erakutsi dute.

   Mila esker biei udalaren eta udal euskaltegiaren partetik.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA  OLYMPUS DIGITAL CAMERA  OLYMPUS DIGITAL CAMERA   

OLYMPUS DIGITAL CAMERA  OLYMPUS DIGITAL CAMERA  OLYMPUS DIGITAL CAMERA 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA  OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Copyright © 2012-2020 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.