0

Maiatzaren 4an kantaldi berezia Gernika Pasealekuko frontoian

Posted by udaleuskaltegia on 2013/04/29 in Sailkatugabeak |

Urtero bezala, Euskaltegiko ikasle, irakasle eta mintzalagunok Udal Musika Eskolak antolatzen duen kantaldian parte hartuko dugu. Gurekin batera, parte hartu nahi duzuen herritar guztiok ere gonbidatuta zaudete. Aurtengoa 11. ekitaldia da eta maiatzaren 4an, arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Gernika Pasealekuko frontoian. Euskaltegiari dagozkion kantak hauek dira. http://www.youtube.com/watch?v=jKlpDT0t0CUhttp://www.youtube.com/watch?v=KcXC70Komxo ANIMATU ederki pasatuko dugu eta!!!      

0

HABEko azterketak

Posted by udaleuskaltegia on 2013/04/29 in Sailkatugabeak |

Maiatzaren 3tik 10era bitartean, Udal Euskaltegiko ikasturte honetako zein 2012ko udako ikastaroan ibilitako ikasleek HABEko azterketetarako matrikula egiteko aukera izango dute. Horretarako, HABEko web orrian sartu (http://www.habe.euskadi.net) edo gurekin harremanetan jarri. Tel.: 943028100. e-posta: euskaltegia@beasain.net.                                                              

Copyright © 2012-2018 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.