0

Murumendiko Burdin Aroko Aztarnategira txangoa

Posted by udaleuskaltegia on 2013/04/10 in Sailkatugabeak |

Bukatu dira Aste Santuko oporrak eta berriro gara bueltan Beasaingo Udal Euskaltegian.

Ohiko klaseez gain, hainbat ekitaldi edota kanpoko ekintza antolatu ohi ditugu ikasturtean zehar, eta, oraingo honetan, Beasaingo ondarea ezagutzeko aukera eskaini nahi dizuegu. Horretarako, Murumendiko Burdin Aroko Aztarnategira bisitatzeko txango bat antolatu dugu, eta, bisita horretan Suhar Arkeologia Taldeko Ander Arreseren gidaritza izango dugu. 

Beraz, ez galdu aukera hau eta anima zaitez. Euskara praktikatzea ere bada txango honen helburuetako bat, eta, zuen inguruko norbait ere (senar-emazte, seme-alaba edo lagunen bat) ekarri nahi baduzu, ekarri lasai, denon artean goiz pasa ederra egingo dugu eta!!! Murumendi

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Copyright © 2012-2018 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.