0

Maiatzaren 4an kantaldi berezia Gernika Pasealekuko frontoian

Posted by udaleuskaltegia on 2013/04/29 in Sailkatugabeak |

Urtero bezala, Euskaltegiko ikasle, irakasle eta mintzalagunok Udal Musika Eskolak antolatzen duen kantaldian parte hartuko dugu. Gurekin batera, parte hartu nahi duzuen herritar guztiok ere gonbidatuta zaudete. Aurtengoa 11. ekitaldia da eta maiatzaren 4an, arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Gernika Pasealekuko frontoian. Euskaltegiari dagozkion kantak hauek dira. http://www.youtube.com/watch?v=jKlpDT0t0CUhttp://www.youtube.com/watch?v=KcXC70Komxo ANIMATU ederki pasatuko dugu eta!!!      

0

HABEko azterketak

Posted by udaleuskaltegia on 2013/04/29 in Sailkatugabeak |

Maiatzaren 3tik 10era bitartean, Udal Euskaltegiko ikasturte honetako zein 2012ko udako ikastaroan ibilitako ikasleek HABEko azterketetarako matrikula egiteko aukera izango dute. Horretarako, HABEko web orrian sartu (http://www.habe.euskadi.net) edo gurekin harremanetan jarri. Tel.: 943028100. e-posta: euskaltegia@beasain.net.                                                              

0

Murumendiko Burdin Aroko Aztarnategian Ander Arreserekin

Posted by udaleuskaltegia on 2013/04/23 in Sailkatugabeak |

Joan den larunbatean, 26 lagunez osatutako talde bat Murumendira igo ginen Ander Arreserekin, Burdin Aroko Aztarnategia ikusi eta mendiko ibilaldi ederra egiteko asmoz. Eguraldi ederra izan genuen eta ibilaldian zehar azalpen ugari eta interesgarriak jaso genituen.                                        […]

0

Beasaingo Udal Euskaltegiko ikasle, irakasle eta mintzalagunak Zeraingo Oiharte sagardotegian

Posted by udaleuskaltegia on 2013/04/23 in Sailkatugabeak |

Aste Santu aurretik ikasle, irakasle eta mintzalagun talde bat Zeraingo Oiharte sagardotegian afaltzera joan ginen. Giro ederrean aritu ginen kontu kontari eta, hona hemen gau hartako testigantza:             

0

Murumendiko Burdin Aroko Aztarnategira txangoa

Posted by udaleuskaltegia on 2013/04/10 in Sailkatugabeak |

Bukatu dira Aste Santuko oporrak eta berriro gara bueltan Beasaingo Udal Euskaltegian. Ohiko klaseez gain, hainbat ekitaldi edota kanpoko ekintza antolatu ohi ditugu ikasturtean zehar, eta, oraingo honetan, Beasaingo ondarea ezagutzeko aukera eskaini nahi dizuegu. Horretarako, Murumendiko Burdin Aroko Aztarnategira bisitatzeko txango bat antolatu dugu, eta, bisita horretan Suhar Arkeologia Taldeko Ander Arreseren gidaritza izango dugu.  […]

Copyright © 2012-2017 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.