0

Gero arte eta ondo pasa!!!

Posted by udaleuskaltegia on 2013/03/22 in Sailkatugabeak |

  Gaur, martxoak 22, amaiera emango diogu ikasturte honetako bigarren hiruhilekoari, eta, horrekin batera, Zeraingo Oiharte sagardotegian bilduko gara upelen inguruan. Bi astez oporrak emango dizkizuegu, Aste Santuaz gozatu eta, ondoren, inda…rberrituta eta gogoz etorriko zaretelakoan. Apirilaren 8an azken hiruhilekoari helduko diogu. Opor hauetan gure aholku bakarra hauxe da: erne ibili eta euskaraz bizitzeko aukera […]

0

Ostiralean sagardotegira

Posted by udaleuskaltegia on 2013/03/20 in Sailkatugabeak |

Ostiralean (martxoaren 22an), Zeraingo Oiharte sagardotegira joango garenok Beasaingo tren geltoki ondoan elkartuko gara, arratsaldeko 20:15ean. Itzultzeko, berriz, gaueko 24:00etan sagardotegi ondoan. Ez ahaztu!  

0

Zeraingo Oiharte sagardotegian afaria Udal Euskaltegiarekin

Posted by udaleuskaltegia on 2013/03/18 in Sailkatugabeak |

Martxoaren 22an Zeraingo Oiharte sagardotegira goaz afaltzera (30€ inguru). Autobus zerbitzua izango da joan eta etortzeko. Udal Euskaltegian antolatzen ditugun kanpo ekintza guztietan bezala, Ikasleek, mintzalagunek, eta, herritar guztiek har dezakete parte. Beraz, anima zaitez eta eman izena lehenbailehen!!! (martxoaren 20ra arte). Ederki pasatuko dugu euskaraz hitz eginez eta giro ederrean!!!   

0

Letratan blai… eta saridunak…

Posted by udaleuskaltegia on 2013/03/07 in Sailkatugabeak |

             Gaur, Emakumearen Egunaren bezperan, Antxine Mendizabal idazle zumarragarra izan dugu Beasaingo Udal Euskaltegian. Bere idazle izaeraz hitz egin digu, bere idazte prozesuaz, dituen idazle kuttunez, zerk bultzatzen duen idaztera etab. eta berak idatzitako hainbat libururen berri ere eman digu. Ikasleek eta kanpotik etorritakoek gustura entzun diote eta hainbat galdera egin ere […]

Etiketak: , ,

0

Letratan blai… Seigarren galdera.

Posted by udaleuskaltegia on 2013/03/06 in Sailkatugabeak |

Hona hemen gure lehiaketako emakume ezkutua asmatzeko hiru pistak: 1. Ohorezko euskaltzain izatera iritsi zen gure idazlea jaio zen urte berean ere jaio ziren Nikolas Ormaetxea (Orixe), Moulier Jues (Oxobi) eta Julene Azpeitia (Arritokieta). Olerkigintzan eta antzerkigintzan aritzeaz gain, hainbat aldizkaritan ere idatzi zuen. 2. Familia onekoa zen, Debako Kale Nagusian kokatutako janari denda handienaren […]

Etiketak: , ,

0

Antxine Mendizabal Udal Euskaltegian

Posted by udaleuskaltegia on 2013/03/05 in Sailkatugabeak |

Martxoaren 7an (Emakumearen Egunaren bezperan), Letratan blai… izeneko lehiaketako sari-ematea izango da Udal Euskaltegian, goizeko 09:30ean. Horretarako, Antxine Mendizabal idazle zumarragarra izango dugu gurekin, eta, hitzaldi interesgarri bat eskainiko digu, sari-ematearen ondoren. Etorri nahi?  

Etiketak: , ,

0

Letratan blai… Bosgarren galdera.

Posted by udaleuskaltegia on 2013/03/05 in Sailkatugabeak |

 Hona hemen gure lehiaketako bosgarren emakume ezkutua asmatzeko hiru pistak: 1. Donostiako Loiola auzoko Txomin Enean jaio zen arren, hiru urte zituelarik, Egia auzora aldatu zen familiarekin.  2. Hamahiru urte zituela idazkari ofizioa ikasten hasi eta, hamaseirekin, bulego batean lanean ari zela, erizaintza ikasketak egin zituen. Ondoren, eta beti ere lanean zebilela, Historian lizentziatu zen. […]

Etiketak: , ,

Copyright © 2012-2017 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.