1

Letratan blai…

Posted by udaleuskaltegia on 2013/02/25 in Sailkatugabeak |

Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da urtero mundu osoan.

Udal Euskaltegiak bere ekarpen xumea egin nahian, iaz Zientziatik zientzi@ra? izeneko lehiaketa antolatu zuen, et,a hasitako bideari nolabaiteko jarraipena eman nahian, aurten, Literaturaren munduan murgilduko gara emakume euskaldunen eskutik, eta otsailaren 25etik martxoaren 6a bitartean, hainbat galdera plazaratuko ditugu eta zuen parte hartzea eskatuko.

Era horretan, emakumeen ekarpena eta ahalegina ikusaraztea lortuko dugu denon artean.

Lehiaketan, udal euskaltegiko ikasle eta mintzalagunez gain, herritar guztiek ere parte hartu ahal izango dute.

Otsailaren 26an hasi eta martxoaren 6a bitartean, egunero argitaratuko da galdera bat, eta, galdera asmatzen lagunduko diguten 3 pista. Udal Euskaltegiko ohar tauletan, blogean (http://beasaingoudaleusk.blogariak.net) eta twitterren (http://twitter.com/BeasaingoUE) argitaratzeaz gain, Beasaingo udaleko web orrian argitaratuko dira galdera guztiak.

Erantzunak Udal Euskaltegian eskura jarriko diren paperetan, e-postaz (euskaltegia@beasain.net), blogaren eta twitterren bidez eman ahal izango dira.

Martxoaren 6an, asmatutako erantzun guztien artean, zozketa egingo da, eta, hurrengo egunean, Martxoaren 7an (Emakumearen Egunaren bezperan), sariak emango dira. Bi sari izango dira: bata udal euskaltegiko ikasle batentzat izango da eta herritar soil batentzat, bestea.

Zuen parte hartzea izango dugulakoan…

Emakumearen eguna

Etiketak: , ,

1 Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Copyright © 2012-2018 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.