0

Letratan blai… Laugarren galdera.

Posted by udaleuskaltegia on 2013/02/27 in Sailkatugabeak |

 Hona hemen gure lehiaketako laugarren emakume ezkutua asmatzeko hiru pistak: Igartza Bekarako akzesit bat lortuta, Korapiloak narrazio laburren eta poesien liburua argitaratu ahal izan zuen eta lan horrek Zilarrezko Euskadi Sariarekin saritua izatea ekarri zion.   2001ean eman zituen lehen urratsak gazte literaturan Jara nerabearen abenturei buruzko liburuarekin.   Bere azken lanak bi sari lortu […]

Etiketak: , ,

0

Letratan blai… Hirugarren galdera.

Posted by udaleuskaltegia on 2013/02/27 in Sailkatugabeak |

Gure lehiaketako hirugarren emakume ezkutua asmatzeko hiru pistak:   1. Oso gaztea zela, umezurtz geratu eta Markinan bizi zen osabarekin bizitzera joan zen. Osabak euskaraz, gazteleraz eta latinez irakurtzen eta idazten irakatsi zion.   2. Euskarazko lehen fabula liburua idatzi zuen. Idazkera garbia, kultua baina ulerterraza zuen, ume eta baserritarrentzat idazten zuen eta.   3. […]

Etiketak: , ,

0

Letratan blai… Bigarren galdera.

Posted by udaleuskaltegia on 2013/02/27 in Sailkatugabeak |

Hona hemen gure lehiaketako bigarren emakume ezkutua asmatzeko hiru pistak: 1. Barren astekarian egin du lan eta Euskadi Irratiko Arratsaldekoa saioko literatur sailean kolaboratzaile eta Deja vu saioan tertuliakide izan da. 2. Elurraren hotzaren eta zuriaren azpian dagoena azaleratu du 17 ipuinetan. 3. Aulkiak gustuko ditu, elurretan izanda ere. NOR DA?

Etiketak: , ,

0

Letratan blai… Lehenengo galdera.

Posted by udaleuskaltegia on 2013/02/26 in Sailkatugabeak |

Hona hemen gure lehiaketaren lehenengo emakume ezkutua asmatzeko hiru pistak: 1. Goierrikoa izanik, 1983 eta 1996 bitartean, Bergarako UNEDeko Euskara sailean lan egin zuen. 2. Marià Manent, Edmond Jabès eta Marina Tsvietaieva-ren poema liburuak itzuli ditu. 3. 1980. urtean, Gabeziak izeneko lanarekin Kritika Saria irabazi zuen, eta horrek polemika garratza eragin zuen. NOR DA?

Etiketak: , ,

1

Letratan blai…

Posted by udaleuskaltegia on 2013/02/25 in Sailkatugabeak |

Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da urtero mundu osoan. Udal Euskaltegiak bere ekarpen xumea egin nahian, iaz Zientziatik zientzi@ra? izeneko lehiaketa antolatu zuen, et,a hasitako bideari nolabaiteko jarraipena eman nahian, aurten, Literaturaren munduan murgilduko gara emakume euskaldunen eskutik, eta otsailaren 25etik martxoaren 6a bitartean, hainbat galdera plazaratuko ditugu eta zuen parte hartzea eskatuko. Era […]

Etiketak: , ,

0

Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskarako Zuzendaritzak euskara ikasteko emango duen diru laguntza aurkezteko prentsaurrekoa.

Posted by udaleuskaltegia on 2013/02/22 in Sailkatugabeak |

Diru laguntzen berri atzo eman zuen Zigor Etxeburua Euskarako foru zuzendariak prentsaurrekoan. “Aldundiak herritarrei euskara ikastea lagundu nahi die eta horretarako erraztasunak eskaini nahi ditu”. Prentsaurrekoan Udal Euskaltegi, AEK, Maizpide, eta Batuz sareko Altza, Herri Jakintza, Hitzez, Ilazki, Legazpi 6, Urrats eta Urumea euskaltegietako ordezkariek parte hartu zuten. http://www.gipuzkoaeuskara.net/ http://www.gipuzkoa.tv/play.php?vid=2738

0

Igartzara bisitaldia ikasleekin: ” Burdinarotik Aintzinarora” erakusketa

Posted by udaleuskaltegia on 2013/02/15 in Sailkatugabeak |

Atzo Igartzara joan ginen ikasle eta irakasleok “Burdinarotik Aintzinarora” izeneko erakusketa ikustera. Bertan, Suhar arkeologia taldeko Ander Arreseren azalpen ugari jaso genituen eta, benetan, interesgarria izan zen. Asko ikasi genuen denok. http://paperekoa.berria.info/plaza/2013-02-12/036/001/murumendiko_herrixka.htm

0

Murumendiko aztarnategiko bisitaldia bertan behera

Posted by udaleuskaltegia on 2013/02/12 in Sailkatugabeak |

Eguraldiaren gorabeherak direla eta, bertan behera gelditu da Murumendiko aztartegiko bisitaldia. Udaberrira atzeratzea erabaki dugu eta ordurako jendea animatzea espero dugu. Izango duzue gure berri.

0

Murumendiko Burdin Aroko aztarnategira bisita gidatua

Posted by udaleuskaltegia on 2013/02/01 in Sailkatugabeak |

Murumendiko Burdin Aroko aztarnategira bisita gidatua antolatu du Beasaingo Udal Euskaltegiak. Otsailaren 16an izango da bisita (eguraldiak ahalbidetzen badigu) eta Suhar Arkeologia Taldeko Ander Arreseren gidaritzapean egingo da. Irteera interesgarria izateaz eta ongi pasatzeaz gain, euskaraz hitz egiteko aukera ere izango duzue parte hartzen duzuenok. Izena eman nahi duzuen guztiok jar zaitezte gurekin harremanetan honako […]

Copyright © 2012-2017 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.